Pertsonen mugikortasuna - Garraioaren Informazio Sistema (GIS)

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Garraioari buruzko informazio-sistema Euskadiko Garraio Behatokiaren informazio-kudeaketa tresna da.

Bere helburua datu-base estatistiko eta informatibo sendo eta erabilgarri bat sortzea eta mantentzea da, bidaiari nahiz merkantzien garraio-mota desberdinen bolumenaren eta garapen-mailaren egiazko ezagutza edukitzeko, eta garraio-arloko politika egokiak ezartzen laguntzeko.

Garraioaren Informazio Sisteman definitutako adierazleak Europar Batasunak zehaztutakoekin lerrokatuta daude, eta, beraz, alderagarriak eta homogeneoak dira. Hortaz, informazio-bilketak fidagarria, erregularra, eguneratua, harmonizatua eta garraio-mota desberdinak alderatzeko bide ematen duena izan behar du. Datu komunak modu alderagarrian edo harmonizatuan biltzeak aukera emango du sistema integratu bat sortzeko, informazio fidagarria eta koherentea emango duena, eta garraio-ataritik azkar atzitzeko modukoa.

Parametro fisikoez gain, bidaiari-kopurua edo garraiatutako tona-kopurua, esaterako, kontuan hartu behar da sektoreak beste eremu batzuen gain duen eragina, ekonomian, energian edo ingurumenean, adibidez.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.