Patenteak eta Markak

Patente eta Marken Espainiako Bulegoak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sinatutako hitzarmenaren bidez (2023ko martxoaren 28ko 61. Zk EHAAn argitaratua), bi erakundeek lankidetza-bide bat ezarri nahi dute prestakuntza-, informazio- eta
sentsibilizazio-sistema integratu bat garatu eta, horrela, eskualdeko unibertsitateei, ikerketa- eta berrikuntza-zentroei eta enpresei jabetza industrialeko eskubideak behar bezala babesten laguntzeko. Horrek Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-ehunaren lehiakortasuna hobetuko du, eta
ezagutza behar bezala transferitzen lagunduko die unibertsitateei.

Hitzarmen horren xedeak honako hauek dira:

  • Erregistratu beharreko informazio teknologikoa zabaltzea.
  • Jabetza industrialeko eskubideak hobeto ezagutu, babestu eta bete daitezen sustatzea.
  • Jabetza industrialeko eskubideak faltsutzearen aurka borrokatzeko egokitzat jotzen diren jarduerak egitea.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak hartutako betebeharren artean ondokoak daude:

  • Jabetza industrialaren garrantzia eta erabilgarritasuna jendarteratzea, bai eta hura betetzearena eta jarduera-programen barruan faltsutzearen aurka borrokatzeko premiarena ere.
  • Hirugarrenei patenteen eta jabetza industrialeko beste titulu batzuen informazioarekin lotutako zerbitzuak ematea, betiere haien lege-erregulazioarekin bat etorriz.
  • Lankidetzan jardutea informazio-jardunaldiak egitean, enpresei, ikerketa-zentro publikoei, unibertsitateei, ekintzaileei, berrikuntza-zentroei eta antzeko beste batzuei jabetza industrialeko sistemen berri emateko.
  • Lurralde Zentroak:

    Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Lurralde Ordezkaritzak.

    •  Arabako Lurralde Ordezkaritza  Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza  Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
       Samaniego k. 2
       01008 VITORIA-GASTEIZ
       Tel: 945 01 77 71
       Faxa: 945 01 70 51
       Concha jenerala k. 23
       48010 BILBO
       Tel: 944 03 14 00
       Faxa: 944 03 14 45
       Easo k. 10
       20006 DONOSTIA
       Tel: 943 02 25 00
       Faxa: 943 02 25 42
       Kontaktu  Kontaktu  Kontaktu
       Tel: 945 01 77 71
      patente-markak-araba@euskadi.eus
       Tel: 944 03 14 38
      patente-markak-bizkaia@euskadi.eus
       Tel: 943 02 25 22
      patente-markak-gipuzkoa@euskadi.eus

    OHARRA (2025/04/07): Patente eta Marken Espainiako Bulegoak dirulaguntzen deialdia egin du 2025erako patenteen eta erabilgarritasun-modeloen eskaerak sustatzeko (https://www.oepm.es/es/sobre-OEPM/servicios-al-ciudadano/ayudas-y-subvenciones/ayudas-de-la-oepm-para-el-fomento-de-solicitudes-de-patentes-y-modelos-de-utilidad/)

    Azken aldaketako data: