Argitalpen-data: 2016/02/16

Beint 2016. Nazioartekotze Beken Programa

Lanbide.

BEINT programak 30 urte beteko ditu 2016ko deialdian, eta urte hauetan guztietan haren helburua izan da beti unibertsitate-titulua duten gazteen prestakuntza osatzea nazioartekotzeari dagokionez. Nazioartekotzean espezializatutako profesionalak izan nahi dituzte euskal enpresek, gero eta gehiago.

Betekizunak

  • Goi-mailako titulua izatea, hautaketa-prozesua amaitzen denean.
  • Ingelesa ondo jakitea (B-2). Beste atzerriko hizkuntza bat jakitea ere baloratuko da.
  • 30 urte bete gabe izatea, deialdiaren urteko urtarrilaren 1ean.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-auzotartasuna izatea, orain dela 12 hilabete baino gehiago.
  • Ezaugarri berak edo antzekoak dituzten bekak jaso ez izana (Global Traning bekak, ICEX...).

Baldintza ekonomikoak

BEINt bekaldia betetzen ari diren bitartean, bekadunek onura hauek izaten dituzte:

  • Dotazio ekonomikoa, bekaren helburuaren eta modalitatearen arabera. Hileroko diru-kopuru bat, egin beharreko lehenengo bidaiarako dirua aurreratuta.
  • Aparteko prestakuntza-gastuei aurre egitekokreditua.
  • Gizarte Segurantzako kotizazioa.
  • Aseguru medikoko poliza.