Argitalpen-data: 2014/03/18

Astigarragan, babes ofizialeko 37 etxebizitzako sustapena, EB3-0124/14-LE-000 espedientea duena

Britac Proyectos S.L. sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten eskaeren zerrenda, eta parte hartuko ez duten eskaeren zerrenda, dagozkion argibideekin

Baztertutako pertsonek uste badute kasu bakoitzerako ezarri den bazterketarako arrazoia ez dela egiazkoa, 10 eguneko epea daukate erreklamazioa aurkezteko Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan.

Halaber, erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute, aipatutako epe berean, zozketan parte hartzea behar bezala eskatuta, ez onartu ez baztertuen zerrendan agertzen ez direnek.

Apirilaren 1ean argitaratuko dira www.etxebide.euskadi.net web gunean eta Gipuzkoako Zuzeneaneko taulan behin betiko onartu eta baztertuen zerrendak, sustatzaileari bidaliko zaizkionak.