Argitalpen-data: 2013/05/13

Emakundek ''Genero analisia osasun ikerketan'' jardunaldia antolatu du

Hurrengo maiatzaren 28an, Emakumeen Osasunerako Nazioarteko Ekintza Eguna izango dugu. Horretarako, Emakundek eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak “Genero analisia osasun ikerketan” izeneko jardunaldia antolatu dute. Jardunaldi honek helburu bikoitza dauka. Batetik, genero ikuspegitik osasun ikerketaren gai gakoei buruzko hausnarketa egitea; eta bestetik, berriki egindako ikerketa batzuen berri ematea. Jardunaldia 2013ko maiatzaren 28an izango da, Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Kale Nagusia, 85.

Parte hartu nahi baduzu, izen-emate orria bidali Emakundera, (emakunde.administracion3@ej-gv.es) maiatzaren 24a baino lehen.

Programa (pdf, 134 KB)

Izena emateko orria (pdf, 28 KB)