Argitalpen-data: 2013/12/05
EAEko gazteen % 7k borondatezko lanak egiten dituzte
Eta ia laurdenak eskarmentua du borondatezko lanetan
EAEko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 7k borondatezko lanak egiten dituztela diote. Talde horri gehitzen badiogu egun ez baina lehen horrelako lanak egin izan dituztela diotenena (% 16), ondoriozta dezakegu ia gazteen laurdenak (% 23) eskarmentua duela borondatezko lanetan.
Datuok 2008koekin alderatuz gero, ikus dezakegu zifrak pixka bat handitu direla: 2008an % 6k zioten borondatezko lanak egiten zituztela eta % 20k eskarmentua zeukatela horrelakoetan.
Neskek mutilek baino neurri handiagoan egiten dituzte borondatezko lanak (% 8 eta % 5, hurrenez hurren). Borondatezko lanetan eskarmentua izateari erreparatzen badiogu, batzuen eta besteen arteko aldeak are handiagoak dira, nesken % 28k eta mutilen % 18k egin izan baitituzte noizbait horrelako lanak.
20 eta 24 urte bitarteko gazteak dira borondatezko lanetan neurri handienean parte hartzen dutenak.

Bukatzeko, ageri utziko dugu borondatezko lanak egiten dituztela gehien diotenak Gipuzkoako gazteak direla (% 9) eta gutxien diotenak Bizkaikoak (% 5).
Datu hauek 2012ko martxoan EAEko 15 eta 29 urte bitarteko gazteei egindako inkesta baten emaitzak dira. Inkesta hori Gazteen Euskal Behatokiak burutu zuen.
Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!