Argitalpen-data: 2015/09/17
Ibone bengoetxea erakunde harremanetarako diputatua hizlari aritu da hirien berrikuntzari buruzko BUILD Foroan
Ibone Bengoetxea Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatuak Bilbao Urban Innovation Leadership Dialogues-BUILD foroan parte hartu du. Estatu Batuetako German Marshall Fund erakundeak sustatutako foro hori bere bigarren edizioa egiten ari da Bilbon, irailaren 16tik 18ra. Erakunde hori irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da eta Atlantikoaren bi aldeetako hirien, erregioen eta estatuen arteko kooperazioa sustatzea da haren helburua.