Argitalpen-data: 2013/05/08
Josu Erkorekak eta Iñigo Lamarcak beren lantaldeak bildu dituzte
Herri Administrazio eta Justizia sailburuJosu Erkorekaeta Iñigo Lamarca Arartekoa beren lantaldeekin bildu dira gaur goizean.
Herri Administrazio eta Justizia Sailaren kasuan, hauek bertaratu dira: Erakunde Harremanetako sailburuordePeru Bazako, Justizia sailburuordeAna Agirre, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariSantiago Larrazabal, Justizia Administrazioko zuzendariJon Uriarte, Justiziako zuzendariManuel Valíneta Kabineteko zuzendari Tatiana González.
Arartekoaren lantaldeari dagokionez, berriz, honako hauek parte hartu dute: Arartekoaren ondoko Julia Hernández, Arartekoko idazkari nagusi Faustino López de Foronda, Gizarte Harremanetako, Azterlanetako eta Modernizazioko zuzendari Inmaculada de Miguel, Kabineteko zuzendari Koldo Casla eta Arartekoaren aholkulari Rafael Sáinz de Rozas.
Bileran bientzat interesgarriak diren hainbat gai landu dituzte, gehienak justizia-administrazioarekin lotutakoak. Hona hemen batzuk:
- Bulego judizialen esperientzia eta ezarpena.
- Erregistro zibilak.
- Justizia-administrazioa laguntzeko zerbitzuak.
- Euskararen erabilera justizia-administrazioan.
- Sexu-abusuen biktimak izan diren adingabeak artatzeko protokoloa, eta transferentziak espetxe-arloan.
- Doako justizia.
- Transferentziak espetxe-arloan.
- Gazteen justizia.
- Komunikazio elektronikoak, eta abar.