Argitalpen-data: 2013/11/03
Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak Zuzenean zerbitzuaren Donostiako bulegoak bisitatu ditu
Zuzenean zerbitzuetan 104 pertsonak lan egiten dute; horietatik 19k, Donostiako bulegoetan Zuzenean Eusko Jaurlaritzako herritarrentzako arreta zerbitzuak 3.542 kontsulta jasotzen ditu batez beste eguneko, eta herritarren eta euskal administrazio publikoaren arteko komunikazio-bitarteko gisa egonkortzea lortu du Kontsulta ohikoenak honakoak dira: Jaiotza edo adopzioagatik laguntzak, familia eta lana uztartzeko laguntzak eta beka ez-unibertsitarioak eta eskolatzeko bekak.
Josu ErkorekaHerri Administrazio eta Justiziako sailburuak Zuzenean zerbitzuak Donostian dituen bulegoak bisitatu ditu gaur. Donostiako bulegoetara egindako bisitaldian, Andres Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordea eta Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria izan ditu alboan Josu Erkorekak.
Herritarrek egindako kontsultak erantzun ahal izateko, Zuzenean zerbitzuak 104 langile ditu guztira; horietako 70ek zerbitzuaren bulegoetan lan egiten dute lan eta beste 34k telefono bidez erantzuten dituzte kontsultak.
Zuzenean herritarrentzako Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuak 724.816 kontsulta jaso ditu guztira urtea hasi zenetik. Horietako gehienak (% 58) zerbitzuaren bulegoetan bertan egin dira; gainontzeko % 42 Eusko Jaurlaritzaren 012 telefonoaren bitartez egin dira. Batez beste 3.542 kontsulta jasotzen ditu egunean Zuzenean zerbitzuak.
Kontsulta ohikoenak jaiotzagatik edo adopzioagatik ematen diren laguntzei, familia eta lana bateragarri egiteko ematen direnei, beka ez-unibertsitarioei eta eskolatzeko bekei buruzkoak izaten dira.
Lurraldeka, Bizkaian egin dira Zuzenean zerbitzuan kontsultarik gehien, jarraian Gipuzkoa dagoelarik eta azkenik Araba.
ZUZENEAN
Zuzenean 2008an jaio zen eta «pertsonek pertsonei emandako zerbitzu horizontal, integral, multikanal eta proaktiboa da».
Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburu bakoitzean bulego bana du, baita herritarrei telefono bidezko arreta emateko zenbaki bat ere: 012.
Zuzeneanek ematen dituen zerbitzuen artean honakoak daude: Eusko Jaurlaritzak emandako zerbitzuei eta bideratutako izapideei buruzko informazioa, orientazioa eta aholkularitza; izapideak abiatzea; agiriak erregistratzea; tasak, zigorrak eta prezio publikoak kobratzea; kexa eta iradokizunak kudeatzea; herritarren eskaera edo kontsultak dagokion sailetara bideratzea; eta izapide eta gestio jakin batzuetako aurretiko hitzorduak kudeatzea.