Next Generation EU - MRR Funtseak

Hau da Euskadin Nex t Generation funtsetara sartzeko atea. Aukera historikoa da trantsizio ekologikoaren eta digitalaren erronkei aurre egiteko, gizarte berdinzaleago, inklusiboago eta kohesionatuago baterantz goazen bitartean.

Plan honek eskaitzen dituen ikuspegia eta aukerak euskal gizarte- eta enpresa-sare osoari helarazi nahi dizkiogu. Guztion artean, eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikiko dugu, gizatiarragoa eta ingurumena errespetatzen duena, aurrerapen jasangarrian, berrikuntzan eta berdintasunean oinarritua. Izena emango duzu?

Funtsen jarraipenerako aginte-taula MRR

Espainiako Gobernuaren BEEP planak esleitutako funtsek bultzatutako proiektuen egoerari buruzko txosten eguneratua. Zifra horiek erregulartasunez eguneratuko dira, planaren betearazpenaren jarraipena errazteko.

Metodologia-fitxa (gaztelaniaz) (PDF, 180 KB)

Euskadiko MRR funtsen jarraipena

 

Eusko Jaurlaritzak, euskal erakunde autonomoek, erakunde eta sozietate publikoek izapidetutako deialdi eta lizitazioen bilatzailea.

Joan "Bilaketa aurreratua" atalera eta "Beste irizpide batzuk" atalera. Hautatu "Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilentzia Plana", aukera, eta desaktibatu gainerako aukerak,  "Ez" batekin.

Lizitazioak bilatu

 

EJ-k, Euskal erakunde autonmoek, erakunde eta sozietate publikoek izapidetutako laguntza eta subentzioen bilatzailea.

Sartu "Berrezkuratze Plana" terminoa bilatzailearen "Testu hau duena" eramuan.

Laguntzak bilatu

Zer dira funtsak?

Datozen urteetan erreforma- eta inbertsio-programak bizkortzeko Europar Batasunak mobilizatutako finantza-tresnak dira.

Nori zuzentzen zaizkio?

Europako NGEU funtsak enpresen, administrazio publikoen eta hirugarren sektorearen, autonomoen edo partikularren proiektuak finantzatzeko dira.

Nola heldu funtsetara?

Administrazioen -Eusko Jaurlaritza, ministerioak, udalak eta beste toki-erakunde batzuk-lehiaketa publikoen, subentzioen eta laguntzen bidez.

Plan de Recuperación EspañaBerreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana

Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismotik datozen Europako funtsak bideratzeko Espainiako estrategia.

Deialdiei, laguntzei eta subentzioei buruzko informazioa.

Next Generation EBNext Generation EB

MRRtik datozen Euskadira bideratu diren baliabideei buruzko informazioa.

Eusko Jaurlaritzako sail bakoitzean indentifikatutako ekimenak.

AraudiaAraudia

Next Generation funtsen Espainiako, Europako eta Euskadiko arau-esparrurako sarbidea.

Erakunde Nortasuna

Artxibo deskargagarriak, EBko funtsak jasotzen dituzten proiektuek erakutsi behar duten zerrenda instituzionalarekin.

Prestakuntza-pilulak

Prestakuntza "pilula" formatuan. Deskargatzeko fitxategiak ditu.