Memoriaren Maparen burutzapena

Proiektua

Helburuak

Memoriaren Maparen (PDF, 279 KB) helburua da, udalekin bat, terrorismoak eta indarkeriak bidegabeki hildakoak omentzeko eta oroitzeko ekitaldiak sustatzea. Aurreko legealdian jarri zuten martxan ekimena, Eusko Legebiltzarraren ekimenez, baina haren garapena eskasa izan zen.

Horregatik, Bake eta Bizikidetza Planak hura sustatzeko helburua finkatu zuen. 2014ko maiatzaren 29an, dokumentu bat aurkeztu zuen Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak, tokian-tokian horrelako oroitzapen-ekitaldiak antolatzen laguntzeko gomendio, iradokizun eta irizpide praktikoak biltzen zituena, eta, gero, udal guztiei helarazi zien.

Hain zuzen ere, horrelako ekitaldien antolakuntzan elkarlanean aritze aldera, hori da udalekin eta indar politikoekin hitz egiten hasteko oinarria. Horrekin batera, “Bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, herriz herri” txostena prestatu da (Atal zehatz batean jasotzen da honen inguruko informazioa).

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Órgano:
Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza ;
Azken aldaketako data: 2016/01/16