Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua

Proiektua

Helburuak

014ko azaroaren 27an, Eusko Legebiltzarrak Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institututua sortzeko 4/2014 Legea onartu zuen. Horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak erakunde berri hau abian jarri du 2015ean zehar. Erakunde horretan memoriari buruzko politika publikoak eta zentroen, espazioen edo ekitaldien sarearen sinergiak koordinatu eta dinamizatuko dira. Bilbon kokatuko da, Euskadiko Artxibo Historikoaren eraikinean, María Díaz de Haro kalearen 3. zenbakian.

Institutuaren eginkizun zehatzenak honako hauek izango dira: oroitzapen-ospakizunak, kontserbazioko, ikerketako, prestakuntzako, parte-hartzeko, zabalkundeko, integrazioko, kontsultako eta dibulgazioko jarduerak sustatzea. Betiere erakundeekin, hezkuntza-arloko agenteekin eta gizarte-agenteekin elkarreraginean.

http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/27036-memoriaren-bizikidetzaren-eta-giza-eskubideen-institutuak-lehenengo-pausoak-eman-ditu

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Órgano:
Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza ;
Azken aldaketako data: 2016/01/16