Lizitatzeko aldi baterako gaikuntza


Lizitatzaileen Erregistroan inskribatuta ez dauden edo indarrean dagoen ziurtagiririk ez duten enpresak edo ABEEan parte hartu nahi duten enpresa-taldeak aldi baterako gaitu behar dira, lizitazio elektronikoa egin nahi badute:


Lizitazio elektronikoa egin dezakete, aldi baterako gaikuntza lortuz:

ABEEk elektronikoki lizitatu ahal izateko gaitu behar dira:

  • ABEEaren aldi baterako gaikuntza, beharrezkoa izanez gero, espedientea bilatu ondoren, Lizitazio Elektronikoko Sisteman  bertan egingo da, bigarren aukeran:  "2-Honen gisa lizitatu".
  • ABEEa osatzeko, urrats hauek egin behar dira:
    • "Euskal Autonomia Erkidegoko kontratazio publikoen enpresa adjudikaziodunen erregistroan gaitutako enpresa batekin aurkeztu eskaintza" aukera hautatu.
    • Eskaintza aurkezteko enpresa/ABEEa gaitzea.
    • ABEE aldi baterako IFKrik gabe.
    • ABEEren IFK/IFZ liderra eta izen soziala eremuak betetzea.
    • Sakatu beheko botoia, "ABEEren datuak betetzeko".
    • Enpresa liderraren IFK aurreko lizitazioetan erregistratu bada, automatikoki gehituko zaio ABEEko osagaien beheko taulari, eta erregistroa editatu beharko dute partaidetza-ehunekoa sartzeko.
    • Enpresa liderraren IFK aldez aurretik erregistratu ez bada, beheko taulan alta eman beharko diote, "Gehitu" botoia sakatuz.
    • Ondoren, ABEEko gainerako kideak sartu beharko dituzte, dagozkien partaidetza-ehunekoak erregistratuz.
    • Azkenik, nahitaezko gainerako eremuak bete eta "Gorde" botoia sakatu beharko dute.

Kontuan izan beharko dute ABEE ofizialaren konpromisoari dagokion eranskina, parte-hartzaileen eta haien sinaduren xehetasun banakatuarekin, eskaintzaren gainerako dokumentuekin batera sartu beharko dela dagokion gutun-azalean.

  • 2021eko ekainaren 21a baino lehenagoko gaikuntza historikoak kontsultatzeko, esteka (leiho berri batean irekitzen da) honen bidez sartu behar da.
  • Espedientearen lehen argitalpena noiz egin zen egiaztatzeko, sartu esteka (leiho berri batean irekitzen da)honetan espedientea bilatzeko eta ikusi laburpenean agertzen den "Lehenengo argitalpen-data".

Azken aldaketako data: