Segurtasuna zangetako lanetan (2012)

Deskribapena

liburu azalaOSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen eginkizunetako bat da langileen osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen faktoreei buruzko azterketak eta txostenak egitea eta aholkuak ematea.
Hemen aurkezten dugun txosten hau 1994. urtean argitaratutako Segurtasuna zangetako lanetan lanaren argitalpen eguneratua da; txosten horrek, urte haietan zanga, putzu eta eskora-oholtzetan aplikatzen ziren laneko segurtasun-printzipioak biltzen zituen.
Azterketa sakon baten ondoren, zangak (bai ezponda natural bidez bai eskora-oholtza bidez) irekitzeko lanetako segurtasun- eta osasun-neurriak azaldu nahi dira argitalpen honekin, horrelako lanak egin behar dituztenei lana errazteko eta laguntza teknikoa eskaintzeko. Horrekin batera, zangak irekitzean sortutako egiazko egoeren argazkiak biltzen ditu.
Eraikuntza-enpresentzat eta horietako buruentzat da batez ere argitalpena, lana planifikatzeko eta erabili beharreko baliabideak hautatzeko arduradun izateagatik; prebentzio-teknikarientzat, zuzendaritza fakultatiboarentzat, prebentzio-zerbitzuentzat eta segurtasun-koordinatzaileentzat, alegia.
Argitalpen eguneratu honek laneko istripuak gutxitzen eta lan-baldintzak hobetzen lagunduko duelakoan, gure eskerrik beroenak euren ekarpen eta esperientziarekin argitalpen honetan lagundu duten enpresei.