Osasuna zaintzea laneko arriskuak prebenitzeko: orientaziorako oinarrizko gida eta gida orokorra (2020)

Argitalpena
2020
Hizkuntza(k)
Español
Sustatzailea
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Argitaratzailea
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea

Deskribapena

Lan-arriskuen prebentzioaren arloan aurrera egiten jarraitzeko asmoz, gidaliburu honen bidez, jarraibideak ezarri nahi dira, prebentzio-zerbitzuetan egiten diren jarduera sanitarioen kalitatea ahalik eta onena izan dadin, eta, hartara, langileek lan-baldintza hobeak izan ditzaten. Ikuspegia gidaliburu osoan dago jarrita, bai zer lan-baldintza hobetu behar diren atzemateko egin beharreko ekintzetan, bai osasun indibidual eta kolektiboaren zaintzaren bidez baldintza horiek antzemateko jarraibideetan.

Gidaliburu honetan jasotzen diren gomendio guztiak lortzeko, beharrezkoa da prebentzioaren arloko eragile guztien benetako integrazioa, alegia, administrazio publikoena, prebentzio-zerbitzuen disziplina guztiena, eta enpresetako gerentzia eta horietako prebentzio-zerbitzuena.

Osasuna zaintzea laneko arriskuak prebenitzeko: orientaziorako oinarrizko gida eta gida orokorra (pdf, 758 KB)