Gida-liburua: Arrisku psikosozialak prebenitzeko gida prebentzio ordezkarientzat (2014)

Deskribapena

 

Erkidegoko prebentzio ordezkariei zuzendutako Arrisku Psikosozialak Prebenitzeko Gida egin du OSALANek, arlo honetan prestakuntza, informazioa eta sentsibilizazioa bultzatzeko.

Gida honek, beraz, prebentzio-ordezkaientzako sentsibilizazio tresna eta sostengu izan nahi du, arrisku psikosozialek zer esan nahi duten, zer ondorio dituzten eta zer prebentzio tresna dauden ezagutzera ematen saiatzeko. Eta aldi berean, egunero OSALANen Laneko Psikosoziologia Unitatean izapidetzen diren zalantzei eta galderei erantzuteko.

Orohar, ezagutza eskasa da arrisku psikosozialak zer diren eta hauek prebenitzeko dauden tresnei dagokienean. 2012an OSALANek egindako arrisku psikosozialen ikerketa lanak agerian utzi zuen:

-. Esparru honetan prebentzio jarduera gutxi egin dela.

-. Diziplina horren prebentzioan esku hartzen duten protagonistak edo eragileak ez jakin direla.

-. Lan munduan sentsibilizazio benetan eskasa izan dela.

Gabezia hauek guztiek agerian uzten dute diziplina honen prebentzioan ezagutza sustatzeko beharra. Lan honetan Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Euskal Erakundeak "Arrisku psikosozialen eta antolamendukoen hastapenak" (pdf, 650 KB) gidaliburuarekin hasi zuen bidea 2013.urtean eta jarraipena ematen dio prebentzio ordezkariei zuzendutako Arrisku Psikosozialen Prebentziorako gidaliburu honekin.

Arrisku psikosozialak prebenitzeko gida prebentzio ordezkarientzat (pdf, 3 MB)