Emakumeen eta gizonen egoera, laneko istripu tasari eta lanbide-gaixotasunei dagokionez (2017)

Argitalpena
2017
Egilea(k)
Maricarmen de Horno, Félix Urbaneja, Luis Agirre, Victoria Alvarez, Alazne Azpiroz, Susana Carramiñana y Maite Robertson

Deskribapena

liburu azalaTxosten honen helburua da generoaren ikuspegitik aztertzea zein diren lan-baldintzak eta lanaren ondoriozko kalteak emakumeengan eta gizonengan.

Horretarako, ezinbestekoa da aztertzea lan merkatuan abiapuntuko zer baldintza bereizgarri dituzten emakumeek eta zein gizonezkoek.
Horregatik bildu dira lehenengo atalean emakumeen eta gizonen lan-baldintzei buruzko testuinguruari dagozkion datuak.

Alde batetik, eremu produktiboari dagozkionak aztertzen dira, eta bertan ikusten dira, hain zuzen ere, desberdintasun nagusiak lan merkatuan dagoen bereizketa horizontalari buruz, hau da, genero arrailak lanaldi eta kontratu moten artean.

Bestetik, eremu erreproduktiboari buruzko hainbat adierazle ere landu dira, baita lan-karga orokorrari eta etxeko lanaren banaketari dagokionez dauden aldeak ere.