Adinaren kudeaketa eta laneko arriskuen prebentzioa (2022)

Argitalpena
2022
Egilea(k)
Bahillo del Río, María Teresa; Bokos Zárraga, Alberto; Calvo Sotomayor, Iñigo; Crespo Millán, Mari Mar; Echebarría Yarza, Yolanda; Enales Hernández, Esther; Fernández Arias, Juan Carlos; Ferreras Remesal, Alberto; Gurbindo Mediavilla, Elena; Ibarra Talledo, Aitor; Martín Díez, María Jesús; Mazas González, Narciso; Otero Aparicio, María Jesús; Rosal López, Gustavo Adolfo; Sanchís Almenara, Mercedes; Sellares Cusido, Raquel; Tena Minguillán, Juan Carlos; Velázquez Fernández, Manuel.

Hizkuntza(k)
Euskera
Sustatzailea
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Argitaratzailea
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea

Deskribapena

liburu azalaLiburuak, laneko osasun-egoeraren diagnostikoa egiteaz gain, prebentzioaren kudeaketan laguntzea du helburu, adin-aldaketek eragin handiagoa duten eremuetan. Kapituluetan ergonomia, psikosoziologia eta osasunaren zaintza jorratu dira. Gainera, arriskuak adinaren arabera ebaluatzeko bi tresna praktiko eskaintzen dira. Arriskuen prebentzioaren kudeaketa horretan, etengabe berrikusi behar dira lanpostuen ezaugarriak, eskakizunak, aldaketak edo eguneratzeak, haien ondoriozko arriskuak, eta lanpostuotako zereginak betetzen dituzten langileen berezitasunak eta gaitasun funtzionalak.
Gaur egun, adinaren kudeaketari buruzko ikuspegiek eta planteamenduek adin kontzeptua baino askoz gehiago hartzen dute. Etorkizunerako itxaropenetatik datozen erronkak «populazio-aniztasuna kudeatzera» bideratu beharko dira. Kudeaketa horretan, adinaren osagaiaz gain, berariazko baldintzatzaileak eta funtsezko ezaugarriak ere sartzen dira, hala nola sexua, erlijioa, arraza, kultura-ingurunea eta abar.

ISBN paperean: 978-84-19165-09
ISBN elektroniko: 978-84-19165-10-7