2017. Gizarte Segurantzako Pentsioak Euskal Autonomia Erkidegoan
Barne hartzen ditu enpleguko BGAEri dagozkion datuak
Deskribapena
Txosten hau Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzak egindakoa da. Hala, Euskal Autonomia Erkidegoko pentsio-sistemaren gidatze-esparruan egin da eta helburua lanari jarraikortasuna ematea da, hau da, lana sendotu nahi da aldizkako argitalpenen bitartez.
Hala, agiri honen xedea pentsioen errealitateari buruzko ezagutzak ematea eta parametro nagusien garapena azaltzea da. Txostenean gainera ikuspuntu berritzaile bikoitza dago: alde batetik Gizarte Segurantzako pentsioak aztertu dira, eta bestetik enplegu modalitateko pentsio osagarriak jorratu dira, zehazki Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen (BGAE) bitartez bideratzen diren gizarte aurreikuspen osagarriak.
Sistema biak banatuta aztertu dira, hau da, Gizarte Segurantzako pentsio publikoen sistema eta enpleguko BGAE-ren sistema, eta beraz, txosten honek bi atal ditu. Lehenengo atalean pentsio publikoak deskribatu dira honako bi kapitulu nagusi hauetan: kapitulu bat kotizaziopeko pentsioei buruzkoa da eta bestea kotizazio gabeko pentsioei buruzkoa.