Euskal autonomiarekin zerikusia duten ikerlanetarako "Jesús María Leizaola"-2020 saria.

[leizaola_saria_2020]

Deskribapena


Xedea

Euskal autonomiarekin zerikusia izanik edo horren azterketarako eta sakontzerako balioa izanik, hainbat aztertze eta ikerkuntza ikkuspuntutatik egindako monografia izaera duten ikerlanetarako "Jesús María Leizaola"-2020 sariaren deialdia egitea.

Aurrekontuko zuzkidura

30.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Sariaren zenbatekoak honako hauek dira:

a) Lehenengo saria: 20.000 euro.

b) Akzesita: 10.000 euro.

Zientzia-ikerlanik hoberenei emango zaizkie sari horiek.

Salbuespenezko moduan, epaimahaiak bi lan edo gehiago ikerlanik hoberenak edo bigarren hoberenak direla erabaki dezake eta, ondorioz, horiei saria edo akzesita “ex aequo” ematea. Kasu horietan, deialdian aipatzen diren diru-kopuruak lan saridun guztien artean banatuko da zati berdinetan.

Lantalde batek aurkeztutako ikerlan bati ematen bazaio saria edo akzesita, taldekide guztiak izango dira onuradun, legez dagozkien ondorioetarako. Saria edo akzesitaren zenbatekoa lantaldeak zehaztu duen ehunekoaren arabera banatuko da taldekideen artean; partaidetza-portzentajea adierazi ezean, zati berdinetan banatuko da.

Ordainketa-modua:

Sarien ordainketa, aldi bakar batez egingo da, esleipena egin eta gero.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Norbanakoak zein horretarako eratutako lantaldeak auzkez daitezke sarira. Lantaldea aurkeztzen bada, argi eta garbi adieraziko da nor izango den ikertalde horren arduraduna. Era berean, eskaeran espresuki adierazi beharko da taldearen kide bakoitzak duen partaidetzaren ehunekoa, aurkeztutako ikerlanean.
  • Ikerlan bat aurkeztea.

Betekizunak

  • Aurreko hiru deialdietakoren batean Leizaola saria lortu ez izana

  • Pertsona eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

  • Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako beste kasuren batean ez egotea

  • Ikerlanek ez dute izango identitate handia aurreko urteetan aurkeztutako beste ikerlan batzuekin

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


IVAPeko helbide hauetako edozeinetan:

a) Donostia, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
b) Alameda de Recalde, 18. 48009 Bilbao
c) San Bartolomé, 28. 20007 Donostia-San Sebastián
d) Universidad, s/n. 20560 Oñati

Astelehenetik ostiralera jendaurreko ordutegia 08:30etik 14:00etara da.

Telefono bidezko arreta: 945-017667

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0029407

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, gehienez ere, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk