Lehiaketako merezimenduak
Oinarri espezifikoetan zehaztuko dira hautaketa-prozesu bakoitzean baloratuko diren merezimenduak eta balorazio-baremoak.
Hautaketa-prozesuan parte hartzen duen pertsonak merezimendu guztiak alegatu beharko ditu, balora daitezen nahi badu.
Merezimenduak alegatzeko berariaz aurreikusitako epean alegatu behar dira merezimenduak, hautaketa?prozesuan balora daitezen nahi izanez gero.
Salbuespenezko hautaketa-prozesuetan, onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrendarekin batera argitaratuko da merezimenduak alegatzeko epearen hasiera-data.
Hautaketa-prozesu berezietan, oposizio-faseko behin betiko emaitzekin batera argitaratuko da merezimenduak alegatzeko epearen hasiera-data.
Oro har, alegatutako merezimenduak egiaztatzen ditu IVAPek, eta, horretarako, kontsulta egiten die EAEko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen administrazio-erregistroei, administrazio publikoen datu-bitartekaritzarako plataformari edo ziurtagiria ematen duen erakundeari.
Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren erakunde autonomoak ez diren beste administrazio batzuetan egindako zerbitzuak alegatzen dituzten pertsonek prozesuan parte hartzeko eskabidean adierazi beharko dute zein administraziotan eman dituzten zerbitzuak, eta, merezimenduak alegatzeko epean zerbitzu horiek alegatzearekin batera, baloratzeko merezimendu gisa alegatzen diren zerbitzuen kopia soila aurkeztu beharko dute.
Halaber, Hizkuntza Eskola Ofizialak ez diren erakundeek emandako euskara ez beste hizkuntzen titulu eta ziurtagiriak alegatzen dituztenek baloratzeko meritu gisa alegatzen den tituluaren edo ziurtagiriaren kopia soila aurkeztu beharko dute titulu eta ziurtagiri horien alegazioarekin batera, merituak alegatzeko epearen barruan.
Interesdunak aurka egiteagatik IVAPek ezin baditu kontsulta horiek egin, edo, kontsultak egin ondoren, ezinezkoa izan bada meritua egiaztatzea, betekizunak eta merituak egiaztatzeko behar den dokumentazioa aurkeztu beharko du interesdunak.
Euskara ez diren hizkuntzen titulu eta ziurtagirietarako kontuan hartuko diren baliokidetasunak administrazio honi aplikatu beharreko arauetan ezarritakoak dira.
Hala, kontuan izango dira Hezkuntzari buruzko Lege Organikoak araututako araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzen eta zenbait ikasketa-planetan araututako araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzen baliokidetasunak eta Hizkuntzen titulu eta ziurtagirien baliokidetasuna administrazio honetako hautaketa-prozesuetan .
Hautaketa-prozesu bakoitzean komenigarritzat jotzen diren IT txartelak alega daitezke, hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoek hautaketa-prozesuan baloratzeko modukotzat jotzen dituztenetatik.
Administrarien prozesuan eta administrari laguntzaileen prozesuan parte hartzeko behar den titulazioa desberdina denez, titulazio desberdina alega daiteke hautaketa-prozesu bakoitzean parte hartzeko, eta, prozesu horietan, era berean, titulazio desberdina alega daiteke merezimendu gisa baloratzeko, betiere titulazio hori prozesuaren oinarri espezifikoetan merezimendu gisa baloratzeko modukotzat jotzen bada.
Orain deitzen diren prozesuetan, emandako zerbitzu berberak ezin dira alegatu kidego edo eskala desberdinetan sartzeko merezimendutzat har daitezen.
Beraz, emandako zerbitzu berberak eskala berean edo kidego berean sartzeko alegatu ahal izango dira soilik, bai kidego edo eskala horretan sartzeko hautaketa-prozesu berezian, bai salbuespenezko hautaketa-prozesuan.
Oinarri espezifikoek ezartzen dutenez, esperientzia espezifikoa administrazio publikoetako esperientzia orokorraren balorazioaren osagarria da, eta, beraz, zerbitzu-denbora bera baloratu ahal izango da merezimenduen baremoaren atal batean eta bestean, baldin eta alegatutako zerbitzuak baremoaren atal batean eta bestean baloratzeko modukoak badira, deialdiaren oinarrien arabera.
Oinarri espezifikoek EPE bateko oposizio-fasea gainditu izana baloratzen dute, baina ez dute eskatzen azkenean hautaketa-prozesua gainditzea.
Merezimenduak alegatzeko eskabidean ez da eskatzen sartzeko titulazioa egiaztatzea. Hori dela eta, aplikazioak ez du uzten egiaztagiria igotzen sarbideko titulazioaren atalean.
Merezimenduak alegatzen diren une honetan, ez da beharrezkoa titulazio hori Administraziora igortzea.
Administrazioan ez dauden tituluak eta izangaiak merezimendu gisa baloratzea nahi dituenak dira eskabidean behar den dokumentazioa aurkeztuz egiaztatu behar diren titulazioak.
Kasu horretan, titulazioen pausuan, pertsonak, merezimendu gisa baloratzea nahi dituen titulazioak gehitu behar ditu, eta merezimenduen alegazioaren amaieran (amaierako urratsak), sistemak egiaztagiria igotzeko eskatuko dio.
Bai, izendapen berean emandako zerbitzuak bana daitezke, eskala desberdinetan alegatzeko.
Esperientzia profesionala administrazioan jasota badago, honela jokatuko da:
Esperientzia zenbait lerrotan jasota dago (lerro bat izendapen bakoitzeko).

Demagun izangaiak esperientzia lerro horiek guztiak eskala batean alegatu nahi dituela, lehenengoa izan ezik (2011/11/07tik 2012/05/06ra), zein bitan banatu eta zati bat eskala batean alegatu nahi duela (2011/11/07tik 2011/12/31ra), eta beste zatia beste eskala batean (2012/01/01etik 2012/05/06ra).
Kasu horretan, langileak esperientzia-lerro guztiak alegatu ahal izango ditu atal horretan (Administrazioan dagoen lanbide-esperientzia), banatu nahi duena izan ezik.
Ondoren, “Nik ekarritako esperientzia profesionala” atalean, eskala bakoitzean alegatu nahi duzun zatia alega dezakezu. Hala, lehenengo eskalan, 2011/11/07tik 2011/12/31ra arteko esperientzia gehituko du, eskatzen zaizkion datuak sartuz.
Amaierako pausuetan, egindako zerbitzu horien egiaztagiriren bat aurkeztu beharko da, edo zerbitzu horiek Administrazioaren esku daudela dioen alegazio bat.
Alegatu ez duzun zatia (2012/01/01etik 2012/05/06ra) beste eskala batean alega dezakezu.
Administrazioan ez dauden zerbitzuak direnean (Nik emandako esperientzia), eta nahiz eta egiaztagirian izangaiaren esperientzia emandako zerbitzu aldi bakartzat jasota egon, pertsonak eskabidean adierazi ahal izango du eskala bakoitzean zein denbora alegatu nahi duen.
