37. Osasun Publikoari eta Elikagaien Segurtasunari buruzko Lege-proiektua (Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Publikoaren Legea, lehen).
IX Legealdiaren bukaera dela eta tramitazioa bertan behera utzi zen
Saila
Helburuak eta Sektoreak
Azken urteotan nazioartean jazotako osasun publikoko krisiak eta osasun publikoaren alorrean biztanleriak dituen geroz eta itxaropen handiagoek, gizarte bilakaeratik, eraldaketa teknologikoetatik, pertsonen, ondasunen eta salgaien geroz eta mugikortasun handiagotik, migrazio-mugimenduetatik eta uztartutako kultura aniztasunetik eratorritako gizarte eraldaketa sakonekin batera, beharrezko egiten dute osasun publikoko zerbitzuak globalizazioari, hark osasunari ekarritako arriskuei eta prebentzio eta kontrolerako ematen diren erantzunak eraginkorrak, homogeneoak, etikoak eta gardenak izateko beharrari egokiturik daudela ziurtatzea, herritarren artean konfiantza eta segurtasuna sortzen lagunduz.
Funtsezkotzat jotzen da osasun publikoko zerbitzuen multzoa integratzea, eta osasuna babestekoei ingurumen-osasunekoak, elikagaien segurtasunekoak, osasun publikoa zaintzeari buruzkoak, gaixotasunak prebenitzekoak eta osasuna sustatzekoak gehitzea, horren bitartez erantzun egokia emateko gizarte berriaren beharrei eta adi egonez desberdintasun gehieneko egoeren aurrean.
Arrazoi horiek direla eta, Osasun Publikoaren Legea erregulatzearen xede nagusia Osasun Publikoaren alorreko jarduerak, prestazioak eta zerbitzuak antolatzea litzateke Euskal Autonomia Erkidegoan, horren bitartez osasun publikoaren zaintza, bakarkako sustapena eta taldekoa bermatzeko, gaixotasuna prebenitzeko eta ingurumena eta elikagaien segurtasuna babesteko.
- Osasun publikoko zerbitzuen multzoa integratzea, eta osasuna babestekoei ingurumen-osasunekoak, elikagaien segurtasunekoak, osasun publikoa zaintzeari buruzkoak, gaixotasunak prebenitzekoak eta osasuna sustatzekoak gehitzea.
- Osasun publikoko informazio-sistema bat sortzea, osasuneko informazio-sistemak integratuz; eta osasun publikoa zaindu eta arlo horretako ekintzak egitera eta kudeaketara bideratzea.
- Osasun publikoaren alorrean eskumenak dituzten administrazioen artean lankidetza eta elkarlanerako tresnak ezartzea, eta beren erantzukizun eremuak definitzea.
- Prestazioak zehaztea, osasun publikoaren arloan.
- Elikaduraren Sektoreko Enpresa Elkarteak, Ingurumenaren Sektorea, Nekazaritzarena eta Osasunarena.
- Osasun Sistemako Erabiltzaile eta Gaixoen elkarteak.
- Hezkuntza-sektorea.
- Sindikatuen elkarteak.
- Gizarte-eragileak.
Aurrekontu eta finantzetan eragina
Finantzetan 644.000 euroko eragina izango duela jo da. Diru-kopuru hori, funtsean, osasun publikoko informazio-sistemak berregituratzeko eta giza baliabideak berrantolatu eta haiei prestakuntza emateko erabiliko da.
.
Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan
Lortutako faseak
Documentuak | Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|---|
Ikusi | 1.1. aldia: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin. | 2011/03/14 | 2011/04/18 | Amaituta |
Ikusi | 2.1. aldia: Sailburuak testu idatzia onartzea. | 2011/04/18 | 2011/11/30 | Amaituta |
Ikusi | 2.2. aldia: Negoziazio-, entzunaldi- edo kontsulta-izapidea. | 2011/12/22 | 2012/01/30 | Amaituta |
Burutu gabeko faseak
Documentuak | Fase | Aurreikusitako hasiera data | Aurreikusitako amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|---|
--- | 2.3. aldia: Aginduzko txostenak eta irizpenak. | 2012/01/31 | 2012/09/30 | Hasita |
--- | 2.4. aldia: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra. | 2012/10/01 | 2012/10/31 | Hasi gabe |
--- | 3.1. aldia: Gobernu Kontseiluaren onarpena. | 2012/11/01 | 2012/11/30 | Hasi gabe |
--- | 4.1. aldia: Parlamentura bidaltzea. | 2012/12/01 | 2012/12/31 | Hasi gabe |