37. Kable bidezko Garraioaren Lege Proiektua
- Erakundea:
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
- Egoera:
- Lege-proiektua elaborazioan
Legegintzaldia
XII. Legegintzaldia
Helburuak eta Sektoreak
Kable bidezko garraioaren lege-aurreproiektuaren xedea eta helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik osorik igarotzen diren pertsonak garraiatzeko instalazioen proiekzioa, eraikuntza, zerbitzuan jartzea eta ustiapena arautzea, besteak beste, honako alderdi hauek barne hartuta:
- Instalazioen xedea eta aplikazio-eremua, sailkapena eta segurtasuna, eskumenaraubidea, erasandako eremua, erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak arautzen dituzten xedapen orokorrak
- Kable bidezko garraio publikoko instalazioak jartzeko eta ustiatzeko administrazioaraubidea, zerbitzu publikokoak zein zerbitzu publikokoak ez direnak, bai eta garraio pribatukoak ere.
- Ikuskapena eta zehapen-araubidea
Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan
2022ko lehen seihilekoa.
Burutu gabeko faseak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena | Hasita | ||
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea | Hasi gabe | ||
Aginduzko txostenak eta irizpenak | Hasi gabe | ||
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra | Hasi gabe | ||
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea | Hasi gabe | ||
Legebiltzarrera bidaltze | Hasi gabe |
Lortutako faseak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko | Amaituta |