34. Mendekotasunei buruzko Lege-proiektu integrala (Droga-mendekotasunei buruzko Lege Integrala, lehen).

Legearen proiektua elaborazioan (1.1. aldia: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin.)
Informazio gehigarria

IX Legealdiaren bukaera dela eta tramitazioa bertan behera utzi zen

IDENTIFIKAZIOA

Saila

Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Helburuak eta Sektoreak

Drogen fenomeno sozialaren ezaugarria da errealitate aldakorra dela, eta, beraz, aldian behin eguneratu behar da. Lege berri horren bitartez, droga-mendekotasunen arloko euskal politika publikoa gaur egungo errealitatera egokitu nahi da. Izan ere, gaur egungo errealitatean, droga-mendekotasunez gain, badira jokabide jakin batzuekiko mendekotasunak, tartean substantziarik izan gabe; “mendekotasun ez kimikoak” dira, eta horietako elementuak toxikomanietako elementuen oso antzekoak dira.

Substantziarik gabeko adikzioez gain, badira gaurkotasuneko bestelako gaiak ere, eta gai horiei loturiko araudiaren esku-hartzean ikuspegi berria behar da. Esate baterako, drogak hartzen dituztenen eskubideak, ebidentzia zientifikoan oinarritutako tratamendu berriak, komorbilitatearen fenomenoak behar duen dedikazio berezia, alkoholdun edarien publizitatea eta sustapena, adingabeak hobeto babestea, genero-ikuspegia eta abar.

Lege berriak aintzat hartu beharko du gizarte-zerbitzuen arloko legedia, aterako den Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Publikoaren Legea eta agertuko den Euskal Autonomia Erkidegoko Udal Legea, besteak beste.

Oro har, herritar guztiengan izango du eragina, herritar guztiek izan baititzakete mendekotasun-arazoak.

Beste helburu batzuk
    Eraginpeko gizarte-sektoreak
    • Herritarrak, oro har.
    • Droga-mendekotasunen esparruan lanean diharduten gizarteko kolektiboak.

    Aurrekontu eta finantzetan eragina

    Hasiera batean, Euskal Autonomia Erkidegoan droga-mendetasunen arloan politika publiko bat eta horri loturiko askotariko tresna eta neurriak daudenez, ez da ondorioztatu lege berri bat onartzeak gastuetan goranzko zein beheranzko aldaketarik eragingo lukeenik, ezinbestez. Bestalde, zeharkako politika denez, kostuaren zati handiena sistema bertikalek hartuko dute beren gain (osasuna, hezkuntza, gizarte-zerbitzuak…) beren funtzionamendu arruntaren esparruan. Baina koherente izan behar du, nahitaez, zeharkako politikan droga-mendekotasunei buruz ezarriko denarekin.

    Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

    2011ko laugarren hiruhilekoa.
    ELABORAZIO FASEAK

    Burutu gabeko faseak

    DocumentuakFaseAurreikusitako hasiera dataAurreikusitako amaiera dataEgoera
    ---1.1. aldia: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin.2012/01/152012/02/29Hasita
    ---2.1. aldia: Sailburuak testu idatzia onartzea2012/03/012012/03/31Hasi gabe
    ---2.2. aldia: Negoziazio-, entzunaldi- edo kontsulta-izapidea.2012/04/012012/05/31Hasi gabe
    ---2.3. aldia: Aginduzko txostenak eta irizpenak2012/06/012012/11/14Hasi gabe
    ---2.4. aldia: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra.2012/11/152012/11/30Hasi gabe
    ---3.1. aldia: Gobernu Kontseiluaren onarpena.2012/12/012012/12/18Hasi gabe
    ---4.1. aldia: Parlamentura bidaltzea.2012/12/192012/12/31Hasi gabe
    Azken aldaketa: 2016/10/14