33. Euskadiko Kirolaren eta Jarduera fisikoaren Lege-proiektua.

Erakundea:
Kultura eta Hizkuntza Politika
Egoera:
Lege-proiektua elaborazioan

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Autonomia Estatutuko 10.36 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak kirolaren arloan eskumen esklusiboa du. Eskumen horretaz baliatuta, Eusko Legebiltzarrak ekainaren 11ko 14/1998 Legea onartu zuen, Euskadiko kirolarena

2018. urtean lege horrek 20 urte bete zituen eta onartu zenetik gure gizartean kirol-jardueraren kontzeptua asko aldatu da.

Aurreko legegintzaldian sektore horretako eragileekin hausnarketa sakona egin da, batetik legearen gaur egungo alderdiei buruz, hau da, funtzionatu duten artikuluei zein garatu ez diren artikuluei buruz. Eta bestetik, hurrengo 20 urtean gure gizartean jarduera fisikoa eta kirola nolakoa izatea nahi dugun ere hausnartu da, gaur egungo errealitatearekin bat datorren lege bat egiteko asmoz, gaur egungo espektatibak eta beharrak jasoko dituen lege bat.

Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Kirol-federazioak
  • Kirol-klub eta –elkarteak.
  • Kirolariak.
  • Kirol-zerbitzuen eta –ekipamenduen enpresa kudeatzaileak
  • Turismo aktiboko enpresak.
  • Kirol-gaiak irakasten dituzten lanbide heziketako zentroak eta unibertsitateak.
  • Kirol-enpresak.
  • Foru aldundiak.
  • Udalak eta Eudel.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2022ko lehen seihilekoan.

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Aginduzko txostenak eta irizpenak Hasita
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Hasi gabe
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Hasi gabe
Legebiltzarrera bidaltze Hasi gabe

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Amaituta
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Amaituta