[26] - Euskal Autonomia Erkidegoan Kirol arloko Lanbideetan Sartzeari eta Jarduteari buruzko Legea

Egoera:
Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Autonomia Estatutuko 10.36 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak kirolaren arloko eskumen esklusiboa du. Eskumen hori gauzatzeko, Euskadiko kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legea onetsi zuen Eusko Legebiltzarrak. Lege horrek 62. artikuluan ezartzen zuen ezen agintari publikoek, beren eskumen-esparruaren barruan, titulu ofizialak eskatuko dituztela kirolarekin zuzenean lotutako zerbitzuak eskaintzeko, hots, irakaskuntza- zuzendaritza-, kudeaketa-, entrenamendu- eta animazio-zerbitzuak eta bestelakoak eskaintzeko.

Kirol arloko lanbideek gero eta intzidentzia handiagoa dutenez gizartean, beharrezkotzat jotzen da gaur egun ez dagoen araudia sortzea. Aipatu jarduera profesionalek kirolarien osasunean eta segurtasunean eragiten dute zuzenean, bereziki, prestakuntza egokirik gabeko pertsonek bete izan baitituzte aholkularitza eta tutoretza lanak. Hauek arautu nahi ditu lege-proiektuak: kirol- arloko berezko lanbide batzuetan jarduteko oinarrizko alderdiak, lanbide horietan jarduteko zer kualifikazio izan behar den zehaztea, eta lanbide bakoitzari dagokion eremu funtzional orokorra esleitzea.

Kirol-arloko lanbideetan sartzeko edo jarduteko, legearen ezaugarrietako bat izango da beharrezkoa izango dela goi-mailako hezkuntzako titulua ezezik, dagozkion lanbide-kualifikazioak ere egiaztatzea. Kualifikazio horiek, berriz, hainbat mailatako titulu akademikoen bidez egiaztatu ahal izango dira, baita beste titulu batzuen bidez ere, esaterako, profesionaltasun-ziurtagiriak.

Lege honek arautuko dituen lanbideek hezkuntzaren, aisiaren, lehiaren eta zuzendaritzaren eremua hartzen dute. Hortaz, lanbide hauez ari gara:

  • Irakasleak
  • Monitoreak
  • Entrenatzaileak
  • Kiroleko zuzendariak
Beste helburu batzuk:
  • Hezkuntzaren eremuan, irakaslearen lanbidea arautu zen Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren arabera. Gorputz Hezkuntzako irakasleak adingabeekin dituen egitekoen garrantzia bermatu nahi du legeak, eta, horregatik, lehen laguntzak emateko gutxieneko prestakuntza eskatzen du. Lege honek arautzen dituen lanbide guztietan errepikatuko da aipatu eskakizuna.
  • Kirol monitoreek protagonismo nabarmena hartu dute azken urteetan, haien jardute- eremua lehiaketakoa ez den kirola bada ere. Euskal Autonomia Erkidegoan, garrantzi handia hartu du osasunerako, aisia eta jolaserako edo, gizarteratze xedeetarako egiten den kirolak. Lanbide jarduerarako eremu erakargarria bilakatu da. Era berean, gero eta interes handiagoa dago abentura-kirolak edo arrisku-kirolak egiteko edo natura-ingurunean kirola egiteko. Horrek guztiak profesionalen eskaintza eta eskaera handia sortu du. Praktika horie ta ko bakoitzak berariazko baldintzei eustea ekarriko du (Jarduera F isikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduatua, Gorputz- eta Kirol-ekintzen Animazioko goi-mailako teknikaria, profesionaltasun-ziurtagiria...).
  • Lege honek dagokion kirol modalitateko edo diziplinako entrenatzaile lanbidea onartzen du. Lanbide horrek ahalmena ematen du, funtsean, lehiatu nahi duten kirolari eta taldeen entrenamendua eta zuzendaritza planifikatzeko eta zuzentzeko. Prestakuntza-maila (maila baxua, ertaina edo altua), eta aipatu kirolaren ezaugarriek beharrezko titulazioak edo aintzatespenak zehaztuko dituzte.
  • Legeak, halaber, kirol-zuzendariaren lanbidea arautzen du, zeinak baimentzen duen zuzendaritza, programazio, plangintza, koordinazio, kontrol eta gainbegiratze teknikoarekin lotutako jarduera profesionalen multzoa egitea. Kasu horretan, jardute-eremuaren araberakoa izango da behar den titulazioa.
  • Aipatzekoa da lege-proiektu honek lehen aldiz arautzen duela zerbitzu-prestazioa informazioaren eta komunikazioaren teknologien bitartez (plataforma birtualak), zerbitzu horiek ematen dituzten pertsonen egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan badago eta, gainera, lanbide-zerbitzuak herritarrek erabil baditzakete. Zerbitzu horien erabiltzaileek haien osasuna eta segurtasuna babestea merezi dute dagokion kualifikazioa eskatuz.
  • Aipatutako eremuez gain, lege-proiektuak boluntarioei eskatzen zaizkien kualifikazioak ere jasotzen ditu; izan ere, ordaindu gabeko kirol-jarduera teknikoetan parte hartzen dute. profesionaleei eskatzen zaien kualifikazio bera eskatzen zaie; baina, araubide malguago bat aurreikusten du dagoen errealitate sozialari erantzuteko.

 

Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Kirol-federazioak.
  • Kirol-klubak eta -elkarteak.
  • Kirolariak.
  • Zerbitzuen eta  kirol-ekipamenduen enpresa  kudeatzaileak.
  • Turismo aktiboko enpresak.
  • Kirolari buruzko gaiak irakasten dituzten unibertsitate eta lanbide-heziketako zentroak

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2018ko hirugarren lauhilekoan

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Hasi gabe
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Hasi gabe
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Hasi gabe

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Aginduzko txostenak eta irizpenak Amaituta
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Amaituta
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Amaituta
Legebiltzarrera bidaltze Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

Azken aldaketako data: