25. Gazteriaren Euskal Lege-proiektua.

Erakundea:
Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
Egoera:
Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita

Informazio gehigarria

Berretsi egiten da XI. legegintzaldian espedientean egindako izapide guztien baliozkotasuna eta indarraldia. Ondorioz, espedientea Gobernu Kontseilura bidali zen, 2020/11/24an onartzeko eta, ondoren, Eusko Legebiltzarrera bidaltzeko, XII. legegintzaldian izapidetzeko.

Izapidetzen

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan gazteria-politika garatzeko arau- eta eskumen-esparrua ezartzea.

Helburua da gazteek beren eskubideak erabil ditzaten babestea eta erraztea, eskubide horien izaera edozein dela ere; gazteek gizartearen garapen politiko, sozial, ekonomiko, iraunkor eta kulturalean aktiboki parte har dezaten sustatzea; eta gazteen autonomia eta emantzipazioa ahalbidetuko duten baldintzak sortzea, haurtzaroan hasitako etengabeko prozesu baten amaiera gisa.

Beste helburu batzuk:
  • Euskal administrazio publikoen eskumenak eta eginkizunak definitzea.
  • Gazteriaren arloko politika garatzeko tresnak eta neurriak, bai eta gazteentzako zerbitzu, ekipamendu eta jarduera espezifikoen bidez gazteriaren sustapenerako tresnak eta neurriak ere.
  • Gazteriaren arloko zeharkako politika bultzatzeko tresnak eta neurriak, hala nola Euskal Autonomia Erkidegoko gazteriaren arloko plan orokorrak, erakunde bakoitzeko gazteriaren arloko politikaren plangintzaren eta ebaluazioaren bidez zehaztuko direnak.
  • Gazteen parte-hartzea sustatzeko neurriak, eta, aldi berean, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko baliozko solaskide gisa aitortzen jarraitzen da, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluari buruzko maiatzaren 27ko 6/1986 Legeak ezartzen duen bezala. Gizarte-ekimena, gazteen boluntariotza eta nazioarteko lankidetza arautzea, boluntariotzari buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legearekin bat etorriz.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Gazteriaren Sail arteko Batzordea eta Euskadiko Gazteriaren Arloko Erakunde arteko Koordinazio Organoa sortzea, Gazte Planaren Zuzendaritza Batzordearen ordez.
  • Ikuskapena eta zehapen-araubidea
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Erakunde publikoak
  • Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeak

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2020eko bigarren seihilekoa.

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Amaituta
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Amaituta
Aginduzko txostenak eta irizpenak Amaituta
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Amaituta
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Amaituta
Legebiltzarrera bidaltze Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

2/2022 Legea, martxoaren 10ekoa, Gazteriarena.