23.Euskadiko Osasun publikoaren Lege-proiektua.

Erakundea:
Osasuna
Egoera:
Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Lege-aurreproiektu honen bidez, Osasun publikoaren Sistema konfiguratu eta ordenatu nahi da, osasun publikoaren arloan egun dauden erronkei erantzun integrala, egokia eta eraginkorra emateko, eta, horrela, Euskadiko pertsonen osasuna, ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean ezarritakoaren arabera, herritarren eskubideak xehatzen ditu osasun publikoaren arloan, baita Osasun publikoaren Sistema osatzen dituzten administrazioei dagozkien laguntzak, jarduketak eta esku-hartzeak ere (Eusko Jaurlaritza, udalak eta foru-aldundiak). Jarduketa horietan, ardatz iradokitzailetzat hartuko da OSASUNA POLITIKA GUZTIETAN printzipioa; eta, horren arabera, sektore publiko osoaren ekintzaren zatia izan behar dute pertsonen osasunaren aldeko politikek, ez soilik osasun sektorekoa.

Beste helburu batzuk:
  • Osasuna politika guztietan estrategia eta osasunaren gizarte-baldintzatzaileen ikuspegia hartzea, osasun arloko munduko eta Europako lehentasunak jarraituz.
  • Pertsonen osasuna eta ongizatea sustatzea, jarduketen orientazio komunitarioa eta sektoreen artekoa lehenetsiz.
  • Herritarren osasun eta ongizatearen arloan, administrazio publikoen arteko lankidetza indartzea, tokiko esku-hartzeetan areagotuz.
  • Erkidegoak, gizarte-mugimenduak eta gizarte-zibila sartzea esku-hartzeen plangintzan, garapenean eta ebaluazioan.
  • Pertsonen osasunean duen inpaktua eta politika sektorialen ingurune fisikoaren gaineko afekzioak aztertzea.
  • Eta, lankidetzako ikuspegi batetik, administrazio publiko guztien koordinazioan lan egitea, baita tarteko bestelako eragileekin batera, osasunaren eta bizimodu eta inguru osasuntsuen sustapena bultzatzeko, eta eragin positiboa edukitzea osasunaren gizarte faktore erabakigarrietan.
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Gizartea, orokorrean.
  • Herria-administrazioak.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2022ko bigarren seihilekoan.