18. Euskal Autonomia Erkidegoko diru-laguntzen araubidea arautzen duen Lege-proiektua.

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

  • Laguntzen eta diru-laguntzen araubide orokorra Euskadiko Ogasun Nagusiaren berezko gai moduan berariaz erregulatzea.
  • Administrazioaren diru-laguntza jarduera berrantolatzea, kontuan hartuta indarreko araudiaren aplikazioan orain arte pilatutako esperientzia.
Beste helburu batzuk:
  • Diru-laguntza jardueraren erregulazioa oinarrizko araudira (38/2003 Lege, azaroaren 17ko, Diru-laguntzei buruzko Orokorra) egokitzea.
  • Gardentasuna ziurtatzea diru-laguntzak eta laguntza publikoak emateko prozeduran.
  • Eraginkortasun- eta efikazia-mailak handitzea diru-laguntzen arloko gastu publikoaren kudeaketan.
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Herri-administrazioak.
  • Herritarrak, oro har.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2021ko bigarren seihilekoan.