16. Ekarpenen Lege-proiektua.

Erakundea:
Ekonomia eta Ogasuna
Egoera:
Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita

Informazio gehigarria

Izen ofiziala: Baliabideak banatzeko eta Foru Aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko egin beharreko ekarpenak zehazteko 2022-2026 aldian aplikatuko den metodologiari buruzko Lege-proiektuA.

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Komunen eta Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen arteko finantza-harremanen erreferentzia-esparrua eguneratzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuko 41.2 artikuluko e) idatz-zatiko baldintzak betez.

Beste helburu batzuk:

Kontzertu Ekonomikoaren kudeaketaren ondorio diren baliabideak EAEko erakunde publikoen artean banatzeko metodologia zehaztea. Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan erabakita, 27/1983 Lege, azaroaren 25eko, autonomia-elkarte osorako erakundeen eta bertako kondaira-lurraldeetako foruzko jardute-erakundeen arteko harremanei buruzkoan, 22. artikuluan, xedatutakoaren arabera.

Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Foru-aldundiak.
  • Udalak.
  • Herritarrak, oro har.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2021eko bigarren seihilekoan.

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea ---

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Amaituta
Aginduzko txostenak eta irizpenak Amaituta
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Amaituta
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Amaituta
Legebiltzarrera bidaltze Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

4/2021 LEGEA, urriaren 7koa, baliabideak banatzeko eta foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko egin beharreko ekarpenak zehazteko 2022-2026 aldian aplikatuko den metodologiari buruzkoa.4/2021 LEGEA, urriaren 7koa, baliabideak banatzeko eta foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko egin beharreko ekarpenak zehazteko 2022-2026 aldian aplikatuko den metodologiari buruzkoa.