[15] - Euskadiko Ingurumen Administrazioaren legea

Egoera:
Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-estrategia jasangarriaren ekimen guztiak sustatuko dituen lege-esparru bilakatzea. Arlo horretan dagoen legeria integratu eta eguneratzea, emisioak gutxitzeko helburuak finkatzea eta klima-aldaketaren kontrako borroka sustatzeko arau-neurriak sartzea.

Beste helburu batzuk:
  • Ingurumena babesteko arloko gai berriak sartzea, hala nola argi-kutsadura, usain- kutsadura eta kutsadura elektromagnetikoa.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko ekosistemak, espezieak eta paisaia kontserbatu, babestu eta hobetzea.
  • Baliabideak eta hondakinak kudeatzea.
  • Esku-hartze administratiboaren prozedura guztiak antolatzea, sinplifikazio administratiboaren irizpideei jarraikiz, eta proiektuak eta jarduerak abian jartzea erraztuta, betiere ingurumenaren babesa kaltetu gabe.
  • Dagokien prozedura bete behar duten plan, programa eta proiektuen ingurumen- ebaluazioa.
  • Informazioa eskuratzeko eta parte-hartze publikoa izateko aukera. Gai hori bereziki garrantzitsua da, gure herritarren kezka kontuan hartuz gero.
  • Arlo publikoaren eta pribatuaren baterako erantzukizuna bultzatzea ingurumena hobetzeko eremuan.
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Administrazioak.
  • Enpresak.
  • Unibertsitateak.
  • Erakunde  Publikoak
  • Ikastetxe eta institutuak
  • Ikerketa eta garapeneko zentroak.
  • Autonomia-erkidegoak parte hartzen duen nazioarteko erakundeak
  • Ingurumenarekin lotutako erakundeak eta talde soziala.
  • Sindikatuak eta alderdi politikoak
  • Oro har, herritarrak, arauaren hartzaile gisa.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2019ko lehenengo lauhilekoan

Azken aldaketako data: