1.Suteen prebentzioa eta Itzalketa eta Salbamendua Lege-Proiektua

Erakundea:
Segurtasuna
Egoera:
Lege-proiektua elaborazioan

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Gure lanetik sortutako arau honen bidez lortu nahi da suteen prebentzio eta itzalketako eta salbamenduko zerbitzuen garrantzi soziala azaleratzea eta horretarako, lege mailako berezko araudi bat eman nahi diegu, zerbitzuen titularrak diren administrazioen autonomiari kalterik egin gabe, lurralde osoan zerbitzua emango dela bermatuko duena, zerbitzu horiek haien artean zein beste batzuekin modu bateratu eta koordinatuan jarduteko baliabideak aurreikusten dituena eta, lege- erreserba duten kasuetan, langileei aplikagarri zaizkien berezitasunak jasotzen dituena.

Beste helburu batzuk:

Suteak itzaltzeko zerbitzuak homogeneizatzea eta horien jarduerak eta baldintzak koordinatzea.

Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Foru aldundiak.
  • Udalak.
  • Suhiltzaileak.
  • Herritarrak.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2020ko lehen seihilekoa.

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Hasita
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Hasi gabe
Aginduzko txostenak eta irizpenak Hasi gabe
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Hasi gabe
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Hasi gabe
Legebiltzarrera bidaltze Hasi gabe

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta