09. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko 2/1998 Legea aldatzen duen Lege-proiektua.

Informazio gehigarria

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Euskal Administrazio Publikoen zehapen prozedura Estatuko oinarrizko legearen aldaketa berrienetara egokitzea (batez ere 40/2015 Legea, gure 2/1998 Legeak arautzen duen zehapen prozedurari dagokionez, baina baita 39/2015 Legea ere, beste administrazio prozedura berezi batzuei dagokienez), ondoren agertutako inkonstituzionaltasuna eta ez aplikatzea ekiditeko, eta euskal herritarren segurtasun juridikoa bermatzeko.

Beste helburu batzuk:
  • Gure 2/1998 Legeak ezartzen duena, 40/2015 Legeko 25-37 artikuluek ezartzen dutena, eta 39/2015 Legeak ezartzen duena alderatzea hauek bezalako gaietan: Zigortzeko ahalmenaren printzipioak, preskribatzea, zigorren lehia, agintarien eta herri administrazioen zerbitzura dauden langileen diziplina edo erantzukizun prozeduren arteko harremana, eta horiena herri administrazioen ondare-ardurako prozedurarekin. Baita ere gai hauetan: goragoko mailaren ondoriozko hastapena, beste organo batzuen eskaera arrazoitua edo salaketa direla-eta, proba, prozedurak bukatzea, ebazpen proposamena eta ebazpena, izapidetze sinplifikatua eta gaiaren araberako espezialitateak.
  • Herri administrazioen ondare-erantzukizunari dagokionez, 40/2015 Legeak dakartzan aldaketak aztertzea, honako ikuspegi hauen arabera: Agintarien eta Herri Administrazioen zerbitzura dauden langileen diziplina edo erantzukizun prozeduren arteko harremana, Herri Administrazioen erantzukizun konkurrentea, kalte-ordaina, beste organo batzuen eskaera arrazoitua edo salaketaren ondoriozko hastapena , txosten eta irizpenak eskatzea, interesdunen parte hartzea eta ebazpena.
  • Beste administrazio prozedura berezi batzuetako aldaketak ere aztertzea, hala nola, gai hauetan, 39/2015 Legeak ezartzen dituenak: Deuseztasunari eta deuseztagarritasunari lotutako prozedurak eta Diziplina-prozedura.
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorra eta bere erakunde autonomoak.
  • Euskal Herriko Unibertsitatea.
  • Herritarrak oro har.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2021eko bigarren seihilekoa.