[08] - Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko Legea (lehen, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen iraunkortasun energetikoari buruzko Legea)

Erakundea:
Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
Egoera:
Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita
Testu osoa deskargatzea

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Proiektuaren helburua da iraunkortasun energetikoari buruzko araudiaren oinarriak ezartzea EAEko administrazio publikoetan, energiaren politikak duen orientazio orokorra betez; administrazio publikoek bete behar dituzten baldintzak eta betebeharrak ezarri behar dira, honako neurri hauek sustatzera bideratuta batez ere: energia aurreztea eta hura eraginkorragoa izatea, eta energia berriztagarriak bultzatzea eta ezartzea.

Beste helburu batzuk:
  • EAEko administrazio publikoa arduratsua, eredugarria eta erreferentea izatea klima aldaketari dagokionez.
  • Ekintza eredugarria bultzatzea EAEko administrazio publiko guztietatik, eta EAEko gizarteko eragile guztiek parte har dezaten lortzea.
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioa, hari lotuta dauden edo haren menpekoak diren entitateak barne.
  • Lurralde historikoetako administrazioa, hari lotuta dauden edo haren menpekoak diren entitateak barne.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako administrazioa, hari lotuta dauden edo haren menpekoak diren entitateak barne.
  • Euskal Herriko Unibertsitatea, hari lotuta dauden edo haren menpekoak diren entitateak barne

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2018ko lehenengo lauhilekoan

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Amaituta
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Amaituta
Aginduzko txostenak eta irizpenak Amaituta
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Amaituta
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Amaituta
Legebiltzarrera bidaltze Amaituta

Azken aldaketako data: