07. Euskal Sektore Publikoari buruzko Lege-proiektua.

Erakundea:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Egoera:
Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita

Informazio gehigarria

Berretsi egiten da aurreko legegintzaldietan xedapen orokorrak egiteko egindako prozeduraren izapide guztien baliozkotasuna eta indarraldia. Ondorioz, lege-aurreproiektua Gobernu Kontseilura igortzen da, 2020/12/29an aurkezteko eta, ondoren, Eusko Legebiltzarrari lege-proiektua igortzeko, XII. legegintzaldian izapidetu dezan.

Legebiltzarrean izapidetzen.

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Politika publikoak aurrera eramateko, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioek, erakunde autonomoek, zuzenbide publikoko edo pribatuko erakunde publikoek, sozietate publikoek eta erkidego, foru eta tokiko gobernu maila desberdinek erabiltzen dituzten gainerako erakunde instrumentalek osatzen duten Euskal Sektore Publikoa arautzea, modu antolatu eta kohesionatuan, indarreko legearen mende, eta interes orokorra eta guztion ongia helburu izanik.

Beste helburu batzuk:
  • Berezko izaera juridikoa duten erakunde instrumentalak sortu, parte hartu eta bultzatzeko printzipio eta irizpide zehatzak ezartzea, baita horiek eraldatu edo deuseztatzeko ere.
  • Erakunde instrumentalak sortu edo horietan parte hartzeko hitzarmenaren gutxieneko edukiak definitzea, eta kontrol politikorako elementuak txertatu.
  • Administrazio orokor eta instituzionalaren egitura eta antolaketa ezartzea, baita administrazioen arteko harreman, lankidetza eta koordinazio erregimena ere.
  • Erakunde instrumentaletako zuzendaritza lanpostuen izaera mugatzea eta jarduketa arau komunak ezartzea..
  • Erakunde instrumentalen fiskalizazioa eta horiek kudeatzeko ardura arautzea.
  • Funtzionamendu printzipio eta kudeaketa sistemak ezartzea, jarduketa instituzionalari buruzko datu kontrastagarriak eta informazio gardena eskuratzeko, eta horrela, eraginkortasunari buruzko kontrola bideratu: elkarrekintza herritarrekin, zerbitzu elektronikoak, kudeaketa publiko aurreratuko sistemak, zerbitzu eta harreman hizkuntzak.
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Euskal Sektore Publikoko kideak.
  • Herritarrak oro har.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2020ko bigarren seihilekoa.

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Amaituta
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Amaituta
Aginduzko txostenak eta irizpenak Amaituta
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Amaituta
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Amaituta
Legebiltzarrera bidaltze Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera