[05] - Euskal Sektore Publikoaren Antolaketa eta Funtzionamenduari Buruzko Lege Proiektua

Egoera:
Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita
Testu osoa deskargatzea

Informazio gehigarria

Lege-proiektu hau, 2018ko bigarren lauhilekoan onesteko legegintza-programan aurreikusita zegoena, 2017ko urriaren 3an aurkeztu zuten Eusko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeek Lege-proposamen gisa.

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Politika publikoak aurrera eramateko, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioek, erakunde autonomoek, zuzenbide publikoko edo pribatuko erakunde publikoek, sozietate publikoek eta erkidego, foru eta tokiko gobernu maila desberdinek erabiltzen dituzten gainerako erakunde instrumentalek osatzen duten Euskal Sektore Publikoa arautzea, modu antolatu eta kohesionatuan, indarreko legearen mende, eta interes orokorra eta guztion ongia helburu izanik.

Beste helburu batzuk:
  • Berezko izaera juridikoa duten erakunde instrumentalak sortu, parte hartu eta bultzatzeko printzipio eta irizpide zehatzak ezartzea, baita horiek eraldatu edo deuseztatzeko ere.
  • Erakunde instrumentalak sortu edo horietan parte hartzeko hitzarmenaren gutxieneko edukiak definitzea, eta kontrol politikorako elementuak txertatu.
  • Administrazio orokor eta instituzionalaren egitura eta antolaketa ezartzea, baita administrazioen arteko harreman, lankidetza eta koordinazio erregimena ere.
  • Erakunde instrumentalen izaera mugatzea eta jarduketa arau komunak ezartzea.
  • Erakunde instrumentalen fiskalizazioa eta horiek kudeatzeko ardura arautzea.
  • Funtzionamendu printzipio eta kudeaketa sistemak ezartzea, jarduketa instituzionalari buruzko datu kontrastagarriak eta informazio gardena eskuratzeko, eta horrela, eraginkortasunari buruzko kontrola bideratu: elkarrekintza herritarrekin, zerbitzu elektronikoak, kudeaketa publiko aurreratuko sistemak, zerbitzu eta harreman hizkuntzak…
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Euskal Sektore Publikoko kideak
  • Herritarrak orokorrean

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2018ko bigarren lauhilekoan

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Hasi gabe
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Hasi gabe
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Hasi gabe
Aginduzko txostenak eta irizpenak Hasi gabe
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Hasi gabe
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Hasi gabe

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Legebiltzarrera bidaltze Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

Azken aldaketako data: