[04] - Gardentasuna, Herritarren parte hartze eta Gobernu Onari buruzko Legea

Egoera:
Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita
Testu osoa deskargatzea

Informazio gehigarria

Lege-proiektu hau, 2018ko 1.go lauhilekoan onesteko legegintza-programan aurreikusita zegoena, 2017ko irailaren 19an aurkeztu zuten Eusko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeek Lege-proposamen gisa.

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Euskal sektore publikoaren funtzionamendua gidatu behar duten oinarri orokorrak ezartzea, “administrazio on bat izateko eskubidearekin” lotuta, Oinarrizko Eskubideei buruzko Europar Batasunaren Kartan agertzen den modura, eta honako obligazio hauetan gauzatzen direnak: politika publikoak planifikatu eta ebaluatzea; administrazio jardueraren gardentasun eta publizitatea zabaldu eta indartzea; euskal sektore publikoa osatzen diten erakunde eta entitateei dagokienez, bereziki, Autonomia Erkidegoaren sektore publikoan, zuzenean edo zeharka, interes publikokoak diren erabakietarako eta diseinurako, herritarren parte hartzea txertatzea

Beste helburu batzuk:
  • Herritarrei jakinaraztea Gobernuaren planifikazioa eta konpromiso estrategikoak, emaitza eta inpaktuei buruzko kontuak tea eta politika eta zerbitzu publikoen ebaluazioa hedatzea.
  • Herritarrak informazio publikora sartzea sustatzea eta administrazioaren jarduerari buruzko publizitatea bultzatzea, irisgarritasuna, kalitatea, egunerokotasuna eta informazioa berrerabiltzeko  aukerak  bermatuz.
  • Gardentasunari eta informazio publikorako sarbideari buruzkoak urratzeagatiko zehapen erregimena ezartzea.
  • Herritarren parte hartzeari buruzko eskubide zehatzak arautzea, politika eta zerbitzu publikoak diseinatu eta ezartzeko inplikazio tresna izan dadin, baita herritarren beharrak asebetetzeko bermea ere.
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Euskal Sektore Publikoko kideak.
  • Herritarrak orokorrean.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2018ko lehenengo lauhilekoan

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Hasi gabe
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Hasi gabe
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Hasi gabe
Aginduzko txostenak eta irizpenak Hasi gabe
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Hasi gabe
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Hasi gabe

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Legebiltzarrera bidaltze Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

Azken aldaketako data: