Larragan mendia hobia (Zeanuri, Bizkaia)

KOKAPENA Larragan mendia, Zeanuri  (Bizkaia)
BIKTIMAK 1
DATA 2022ko apirilaren 22a

Gerra Zibilaren garapenari buruzko dokumentazio historikoak guda-frontea, 1937ko apirilean, Barazar inguruan eta inguruko mendietan kokatzen du, matxinatutako armadak Bizkaia bereganatzeko egindako erasoaldian.  Gainera, inguru horretan zeuden Asturiasko bi batailoien informazio-txostenetan fronte horretako hainbat puntutan hildako batzuk daudela jasotzen da.

Hala, 2022ko urrian, borroka-fronteetatik egindako ohiko prospekzio batean, Euskal Prospekzio Taldeko talde batek kartutxo-ontzi bat aurkitu zuen munizioarekin, eta haren ondoan hezur-hondar bat, Larragan mendiaren ipar-mendebaldeko hegalean, Zeanurin (Bizkaia). Ingurua aztertzerakoan, ekipo horrek aluminiozko edalontzi txiki bat ere aurkitu zuen, Euskal Gudarosteko gudulariei ematen zitzaienaren tankerakoa.

2023ko apirilaren 22an, aurretik aurkitutako hezur-hondarrak lurpetik atera zituen Aranzadi Zientzia Elkarteak. Bertan izan ziren Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria, Aintzane Ezenarro, Eider Ajuriagerra Zeanuriko alkatea, udalbatzako kideak, Iñigo Iturrate eta Julen Arzuaga, legebiltzarkideak eta Gogora Institutuko Zuzendaritza Kontseiluko kideak, baita memoria historikoaren elkarteetako kideak ere. Barazar inguruan, Gerra Zibilean, desagertutako bi gudariren senideek ere ikusi zituzten berreskuratze-lanak.

Masailezurreko hezurraren, eskuineko erradioaren eta eskuineko femurraren zati bat aurkitu eta lurpetik atera ahal izan ziren. Hezur-hondarren egoera oso kaxkarra da, litekeena da gorputza maldan behera irristatzea eta hondar batzuk mugituta egotea desplazamenduagatik edo sustraien edo animalien eraginez. Gudulari baten lurrazaleko ehorzketa da hau eta berarekin lotura duten objektuak ditu inguruan. Hezur-hondarren azterketagatik gizonezko heldu eta gazte batenak direla ondoriozta daiteke.

Gainerako ehorzketa aurkitzea ahalbidetu zuen Lebel munizio-kartutxera osoaz gain aurkitutako objektuak: katilu bat, sardexka bat, metalezko katilu bat eta larruzko uhal baten zati bat.

Momentuz, ez dago elementu edo dokumentazio nahikoa gorpuzkia identifikatzeko.

Gorpuzkiak Donostiako Aranzadi Zientzia Elkartearen Antropologia laborategian daude gordeta.