Landa ingunureko turismoa edo euskal eszenatoki turistikoaren zabalkuntza (2000 urtea)

Xehetasunak

Nekazalturismoa baserriari eta landa-inguruneari bizirik eusteko sortu zen. Gaur egun, hamar urteren buruan, honelako baserrien jarduera turistikoaren garrantzi handia ukaezina da.

Nekazalturismoa landa-turismoaren bizkarrezur

Landa-turismoak harrituta utzi gaitu. Harridura horrek ez du zerikusirik turistarena egiten dugunean besteena baloratzeko dugun ahalmenarekin, besteentzat erakargarriak garela egiaztatzearekin baizik. Hurbilekoari eta egunerokoari balorea ematea besteek emozioak bizi ditzaten, hori izan da landa-turismoak eskaini digun ustekabe handia. Eta aurkikuntza horretaz euskal nekazalturismoetako arduradunek luze eta zabal hitz egin dezakete.

Ez zen erabaki erraza izan, ez eta gehiengoak hartutako ere, baina orain dela hamar urte Bizkaian lehenengo nekazalturismoa martxan jarri zenean, ibilbide bati eman zitzaion hasiera, non ziur aski gogoa eta ilusioak entrenamendua gainditzen baitzuten; baina arrazoia guztiz sinplea zen: edo zerbait egin edo baserri askorenak egin zuen.

Landa-turismoa ordurako Europako beste herrialdeetan egiten zena egitera ausartu ziren baserrien eskutik etorri zen, nekazaritza-jardueraren eboluzioagatik eta garapen industrialak eta hirigarapenak mehatxatutako landa-inguruaren biziraupenagatik kezkatuta zeudenak. Instalazioak hobetzeko ezarritako laguntza publikoak ere pisu handiko arrazoia izan ziren plazak eskaintzeko, zalantza izpirik gabe.

Baserrien ateak zabaltzea atalase bat zeharkatu eta sektore batean sartzea izan zen, zeinak, jarduera-sektore guztiek bezala, produktuaren kalitatea eta errentagarritasun ekonomikoa bilatu behar duen, nagikeriak lekurik ez duen geroz eta zorrotz eta lehiakorragoa den merkatu batean. Gaur egun badakigu landa-turismoa ez dela soilik nekazalturismoetan ostatu hartzea, baina horiei aitortu behar zaie Euskal Herriko eszenatoki turistikoa zabaltzeko izan duten papera.

259 establezimenduk eta 1.227.000 urteko plazek osatzen dute, 1999ko amaieran, EAEko landa-ostatuaren eskaintza. Gipuzkoa da plazen portzentaia handiena (%42) kontzentratzen duen lurraldea.

Landa-turismoko establezimenduen sarea

Euskadin, landa-inguruneko ostatueskaintzak hotelak, nekazalturismoak eta landetxeak barne hartzen ditu, eta 1999ko amaieran 259 establezimenduk osatzen zuten guztira, urtean 1.226.516 plaza eskaintzen zituztela.

Kuantitatiboki eskaintza zabalena nekazalturismoei dagokie, establezimenduen %64a eta plazen %47a baitira, landetxeek, aurrekoekiko alde bakartzat nekazaritzajarduera ez mantentzea dutenak, talde txikiena osatzen duten bitartean, batez ere plazen ikuspegitik begiratuta (%8a)

Nekazalturismoetan kontzentratuz eta EUSTATeko Establezimendu Turistiko Hartzaileen (ETH) Inkestaren arabera, 1999an eskaintza Euskadin 168 establezimendutakoa zen, guztira urteko 570.976 plaza batzen zituztela. Establezimendu bakoitzaren batez besteko tamaina 9,3 plazakoa da.

Eskaintza berria denez, 1993-1999 bitarteko aldia etapa hedakorra izan da sarean establezimendu berriak sartzeari dagokionez, eta horrek plaza erabilgarrien %46ko hazkundea eragin du.

Nahiz eta establezimendu-kopuruaren urteko hazkunde-tasa %3,8koa izan den eta %6,6koa plazen kasuan, 1999an eskaintza jaitsi egin zen aurreko urtearekiko, Gipuzkoan gertatutako nekazalturismoen beherakadaren ondorioz.