Kudeatzaile bibliografikoak edo erreferentzien kudeatzaileak erabiltzen dira erreferentzia bibliografikoak antolatuta mantentzeko eta partekatzeko, erreferentzia horietatik abiatuta ikerketa-lanetan aipamenak sortzeko, estilo desberdinen arabera forma emateko eta bibliografiak egiteko.
Kudeatzaile bibliografiko asko daude, batzuk doakoak eta beste batzuk ordainpekoak. Hona hemen horietako batzuk:
-
EndNote
Euskal Osasun Sistemako profesionalentzat da. Web of Science (WoS)-ean dago. Pasahitza lortzeko, helbide elektroniko korporatibo batekin erregistratu behar da.
Informa zaitez
-
RefWorks
Harpidetza bidez eskura dezakete Osasun Saileko langileek. Kontu bat sortzeko, jarri harremanetan zure erreferentziako liburutegiarekin.
Informa zaitez
-
Zotero
Kudeatzaile hau software librean garatuta dago, eta doakoa da; aukera ematen du nabigatzailetik erreferentzia bibliografikoak biltzeko, administratzeko eta aipatzeko. ZoteroBib tresna du, bibliografia azkarrak sortzeko.
Informa zaitez
-
Mendeley
Kudeatzaile honek doako bertsioa du, eta, gainera, sare sozial gisa funtzionatzen du.
Informa zaitez