Kontsultak, kexak eta iradokizunak
- Deskribapena
- Nori dago zuzenduta
- Harremanetarako informazioa
- Tramitazioa
- Eskabidea egitea eta dokumentazioa aurkeztea
Inprimaki honen bidez, kontsultak, kexak eta iradokizunak aurkez daitezke.
Inprimaki honen bidez, edonork aurkez dezake Visesari eta bere jarduerari buruzko kontsulta, kexa edo iradokizun orokor bat, modu anonimoan edo ez.
Inprimakia erabiltzeko ez da beharrezkoa identifikatzea. Hori dela eta, espediente zehatzekin zerikusia ez duten kontuetarako bakarrik erabili behar da. Beraz, Visesak ez ditu horien gaineko daturik emango edo ekintzarik egingo.
Beste inprimaki espezifiko batzuk daude etxebizitza, garaje, trasteleku edo lokalen saldu ostekoak edo izaera komertzialekoak diren eskabideak egiteko.
Bulego Nagusia
Vitoria-Gasteiz, Araba/Álava
Gamarrako Atea, 1A, 2. solairua.
(El Boulevard Eraikina - sarrera Zaramagatik).
01013. Vitoria-Gasteiz.
- 945 214 050
- Fax: 945 068 440

- Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 8:30-14:00
Inprimaki honen bidez eskabidea egiteko ez da nahitaezkoa identifikatzea. Harremanetarako datuak eskatuko dira, borondatez ematekoak, eskatzaileak erantzunen bat behar badu ere.
Eskatzaileak bere eskabideari erantsi nahi dizkion agiriez gain, ez da dokumentazio espezifikorik behar.