Kargu publikodunen kalte-ordainak eta aldi baterako prestazio ekonomikoak
Deskribapena
Kargu publikodunek, karguak edo postuak uztean, horretarako arrazoia eta zerbitzuak ematen igarotako denbora edozein izanda ere, kalte-ordaina jasoko dute, behin bakarrik, ordainsari moduan jasotzen zuten hilekoaren kopuru berekoa.
OHARRA: kalte-ordaina ez da aplikatzekoa izango kargua utzi edo dimisioa eman behar bada eskubide hori berekin dakarren beste kargu bat betetzeko edozein administrazio publikotan, kargua uzten den egunaren eta izendapenaren egunaren arteko epea hilabetekoa baino txikiagoa izanez gero.
Kalte-ordaina baztertu gabe, langabezian daudenek, gainera, aldi baterako prestazio ekonomikoa jasoko dute, ordainsari moduan jasotzen den hilekoaren % 40koa.
Prestazio hori hilabetea amaitzean ordainduko da, hiru hileko iraupena izango du zerbitzu-urte bakoitzeko, edo sei hiletik gorako urte-zati bakoitzeko, eta iraunaldi hori gutxienez hiru eta gehienez hamabi hilekoa izango da.
Kasu horretan, Jaurlaritza, bere kabuz edo sorospen-erakunde publiko edo pribatuekin izenpetutako itunen bitartez, behartuta egongo da prestazioaren onuradunari, prestazioak irauten duen bitartean, sorospen mediko-farmazeutikoa ematera, Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean ezarritakoaren eduki eta irismen berekoa, baldin eta onuradunak ez badauka hau jasotzeko eskubiderik.
OHARRA: Aldi baterako prestazio ekonomikoa ez da bateragarria izango honako hauekin:
- Langabezia-prestazioak edo funts publikoen kontura ordaindutako pentsioak jasotzearekin.
- Kargutik kentzeagatik edozein kalte-ordain edo antzeko prestazioren bat aldez aurretik jasotzearekin, betiere zerbitzaldien segida etengabeko bat badago kargu edo postu publiko ordaindu, hautetsi edo izendapenekoetan. Segida etengabekoa dagoela ulertuko da kargu bat uztearen eta hurrengorako izendapenaren artean ez badira igaro, gutxienez, 6 hilabete.
- Edozein kargu publiko ordaindu, hautetsi edo izendapeneko betetzearekin.
Halako kausaren batean egonez gero, besterik gabe galduko da ordaina jasotzeko eskuratu den eskubidea edo jada ez da eskubiderik lortuko.
Kalte-ordainen eta aldi baterako prestazio ekonomikoen zenbatekoa
Kalte-ordainen zenbatekoa erabakitzeko, eskubidea eraginkorra den unean betetzen den karguari edo postuari dagokion urteko ordainsari osoaren hamabirena hartuko da hilekotzat, alde batera utzita Goi-kargudunen Lansariei buruzko (urriaren 28ko 14/1988 Legeak) 4.2 artikuluan araututako pizgarriak. Ordainsari desberdina duten kargu eta postuak bete badira, handiena denarena hartuko da.
Kargu publikoa uztearen ondoriozko kalte-ordaina
Karguak edo postuak uztean, horretarako arrazoia eta zerbitzuak ematen igarotako denbora edozein izanda ere, kargu publikodunek kalte-ordaina jasoko dute, behin bakarrik, ordainsari moduan jasotzen zuten hilekoaren kopuru berekoa.
Kargua uzteari lotutako kalte-ordain hori ez da aplikatzekoa izango kargua utzi edo dimisioa ematearen ondorioz eskubide hori berarekin dakarren beste kargu bat betetzen bada edozein administrazio publikotan, kargua uzten den egunaren eta izendapenaren egunaren arteko epea hilabetekoa baino txikiagoa izanez gero.
Kalte-ordainen zenbatekoa erabakitzea
Kalte-ordainen zenbatekoa erabakitzeko, eskubidea eraginkorra den unean betetzen den karguari edo postuari dagokion urteko ordainsari osoaren hamabirena hartuko da hilekotzat, alde batera utzita Goren Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 4.2 artikuluan araututako pizgarriak.
Ordainsari desberdina duten kargu eta postuak bete badira, handiena hartuko da.
Aldi baterako prestazio ekonomikoa eskatzea kargua uzteagatik
Kargua uzteari lotutako kalte-ordaina baztertu gabe, langabezian dauden kargu publikodunek, gainera, aldi baterako prestazio ekonomikoa jasoko dute, ordainsari moduan jasotzen den hilekoaren % 40koa.
Prestazio hori hilabetea amaitzean ordainduko da, hiru hileko iraupena izango du zerbitzu-urte bakoitzeko, edo sei hiletik gorako urte-zati bakoitzeko, eta iraunaldi hori gutxienez hiru eta gehienez hamabi hilekoa izango da.
Kasu horretan, Jaurlaritza, bere kabuz edo sorospen-erakunde publiko edo pribatuekin izenpetutako itunen bitartez, behartuta egongo da prestazioaren onuradunari, prestazioak irauten duen bitartean, sorospen mediko-farmazeutikoa ematera, Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean ezarritakoaren eduki eta irismen berekoa, baldin eta onuradunak ez badauka hau jasotzeko eskubiderik.
OHARRA: aldi baterako prestazio ekonomikoa ez da bateragarria izango honako hauekin:
- Langabezia-prestazioak edo funts publikoen kontura ordaindutako pentsioak jasotzearekin.
- Kargutik kentzeagatik edozein kalte-ordain edo antzeko prestazioren bat aldez aurretik jasotzearekin, betiere zerbitzaldien segida etengabeko bat badago kargu edo postu publiko ordaindu, hautetsi edo izendapenekoetan. Segida etengabekoa dagoela ulertuko da kargu bat uztearen eta hurrengorako izendapenaren artean ez badira igaro, gutxienez, 6 hilabete.
- Edozein kargu publiko ordaindu, hautetsi edo izendapeneko betetzearekin.
Halako kausaren batean egonez gero, besterik gabe galduko da ordaina jasotzeko eskuratu den edo lor litekeen eskubidea.
Aldi baterako prestazio ekonomikoen zenbatekoa
Aldi baterako prestazio ekonomikoen zenbatekoa erabakitzeko, eskubidea eraginkorra den unean betetzen den karguari edo postuari dagokion urteko ordainsari osoaren hamabirena hartuko da hilekotzat, alde batera utzita Goren Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 4.2 artikuluan araututako pizgarriak. Ordainsari desberdina duten kargu eta postuak bete badira, handiena hartuko da.
Goi-kargudunen ordainsariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen zortzigarren artikuluaren b) letrako segida etengabearen kasuan, kargu publikodun berriak ez du aldi baterako prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea sortuko. Kasu horretan, kargu berrirako izendatzean, aitortutako prestazio ekonomikoaren ordainketa etengo da, eta berriro jaso ahal izango du kargu berria uztean (aldi baterako prestazio ekonomikotik kobratu gabe geratu zaion zatia).
Nori dago zuzenduta
- Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzura dauden kargu publikodunak (2. artikulua: 1/2014 Legea, ekainaren 26koa, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituena)
- Lehendakaria eta Jaurlaritzako gainerako kideak.
- Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 29. artikuluan aipatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko goi-kargudunak eta sortzeko arauan edo izendapenean horiekin parekatutakoak.
- Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko zuzendaritza-taldekideei (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 7. artikuluan zehaztuta daudenei), betiere parekatuta badaude indarrean dagoen arautegiaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko goi-kargudunekin.
- Eusko Jaurlaritzak edo lege honen aplikazio-eremuan sartuta dauden kargu publikodunetako batek zuzendaritza- edo administrazio-kargu bat betetzeko izendatzen dituzten pertsonak, halako karguak izaera eta kapitalaren zatirik handiena pribatua duten erakundeetan badaude, edo kargua dagoen erakundearen kontrola, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan adierazitakoaren arabera, hainbat administrazio publikori edo haien sektore publikoei badagokie, betiere izendatze-egintzan hala ezarrita dagoenean.
- Arartekoa eta arartekoaren ondokoa; Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kideak eta epaitegi horretako Idazkaritza Nagusiko titularra; Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko eta Lan Harremanen Kontseiluko Lehendakaritzako eta Idazkaritza Nagusiko titularrak; Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Zuzendaritzako titularra, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko kideak.
- Euskal Autonomia Erkidegoaren edo Eusko Legebiltzarraren zerbitzura dagoen beste edozein pertsona, baldin eta dagokion organoaren sorrera-arauan edo izendapenean artikulu honetan aipatzen diren kargu publikodunetako baten batekin parekatuta badago.
- Zuzendariaren pareko edo goragoko maila duten Euskal Autonomia Erkidegoko behin-behineko langileak
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Funtzio Publikoaren Sailburuordetza > Funtzio Publikoaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Funtzio Publikoaren Sailburuordetza > Funtzio Publikoaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Kontaktu-postontzia: kargupublikoak
Kontakturako posta elektronikoa: kargupublikoak@euskadi.eus
Kodea(k)
- Kargu publikoa uztearen ondoriozko kalte-ordaina: 1027405
- Aldi baterako prestazio ekonomikoa eskatzea kargua uzteagatik: 1027401
Eskabidea
Kargua utzi eta hilabetea igarota.
Eskabideako, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikorako bitarteko baten bidez identifikatu
- Eskabidea bete
- Dokumentazioa erantsi
- eskabidea sinatu eta bidali
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan, bidalketa egin ondoren.
Oharra: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesuarekin jarraitu.
Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk betetako datuak. Dena dela, eskabidea araudiak ezarritako epearen barruan aurkeztu beharko duzu.
Oharra: Herritarren eskubidea da, prozedurari aplikagarri zaizkion arauek ez eskatutako dokumentuak, edo Administrazio jardulearen esku badaudenak, ez aurkeztea. Eskubide hau erabil ahal izateko, 3. pausoan (Dokumentuak erantsi) aurkeztutako dokumentuen gaineko informazioa bete behar duzu.
Abisua: Espedientearen jarraipena Nire karpeta-n egin dezakezu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Ez jasotzea aurretik Goi-kargudunen ordainsariak arautzen dituen urriaren 28ko 14/1988 Legearen 5.1 artikuluan aurreikusitako kalte-ordainik.
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
-
Kargua utzi eta hilabeteko epean, ez betetzea edozein administrazio publikotan inolako kargu/posturik, antzeko edozein eskubide atxikia duenik.
Erantzukizunpeko adierazpena
“Kargua utzi ondorengo hilabetean ez dut antzeko eskubidea dakarren beste kargu edo posturik bete inongo herri administraziotan”.
-
Kargu publikoen katalogoan azaltzea.
Kargu publikoen katalogoak izaera eratzailea izango du eta beharrezkoa izango da kargu publikoa katalogoan azaltzea legea aplikatu ahal izateko (1/2014 LEGEA, ekainaren 26koa, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituena).
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Hilabetea
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu Nire karpeta-n dagoen inprimakia
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),
Beste tramite batzuk

Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu Nire karpeta-n dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa ba da, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer ez aurkezten ez ba duzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.

Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa ba du, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.

Espedientean uko egiteko, kanal elektronikoaren bidez, Nire karpeta-en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko bidez identifikatu behar duzu.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

- Dokumentazioa aurkezteko, Nire karpeta-n dagoen inprimakia bete behar duzu.
- Izapide hau egiteko, identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatu beharra daukazu.

Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko Nire karpeta-en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49. artikuluan)
Eskabidea
Komunikatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikorako bitarteko baten bidez identifikatu
- Eskabidea bete
- Dokumentazioa erantsi
- eskabidea sinatu eta bidali
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan, bidalketa egin ondoren.
Oharra: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesuarekin jarraitu.
Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk betetako datuak. Dena dela, eskabidea araudiak ezarritako epearen barruan aurkeztu beharko duzu.
Oharra: Herritarren eskubidea da, prozedurari aplikagarri zaizkion arauek ez eskatutako dokumentuak, edo Administrazio jardulearen esku badaudenak, ez aurkeztea. Eskubide hau erabil ahal izateko, 3. pausoan (Dokumentuak erantsi) aurkeztutako dokumentuen gaineko informazioa bete behar duzu.
Abisua: Espedientearen jarraipena Nire karpeta-n egin dezakezu.
Lau pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete,
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
- eskabidea sinatu,
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
|
-
Langabezia egoeran egotea
Baimena eman bazenuen organo kudeatzaileak egiaztatu edo baieztatu dezan:
- Gizarte Segurantzan: Langile-bizitzaren txostena
ez da beharrezkoa bestelako dokumenturik aurkeztea, bestela erantsi behar da:
- Langile-bizitzaren txostena.
-
Aldi baterako prestazio ekonomikoa ez da bateragarria izango edozein kargu publiko ordaindu, hautapenezko edo izendapenekoa betetzearekin.
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
-
Aldi baterako prestazio ekonomikoa ez da bateragarria izango langabezia-prestazioak edo funts publikoen kontura ordaindutako pentsioak jasotzearekin.
Aldi baterako prestazio ekonomikoa ez da bateragarria izango langabezia-prestazioak edo funts publikoen kontura ordaindutako pentsioak jasotzearekin.
Baimena eman bazenuen organo kudeatzaileak egiaztatu edo baieztatu dezan:
- Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan (SPEE): langabezia egoera
- Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalean (INSS): gizarte prestazio publikoak, aldi bateko ezintasuna eta amatasuna.
ez da beharrezkoa bestelako dokumenturik aurkeztea, bestela erantsi behar da:
- Organo eskudunek emandako ziurtagiriak, egiaztatuz kargua utzi duenak langabezia prestaziorik jasotzen ez duela, ez eta Gizarte Segurantzaren konturako pentsiorik ere.
-
Aldi baterako prestazio ekonomikoa bateraezina izango da klase pasiboetako pentsioak jasotzearekin
Klase pasiboetako pentsiorik jasotzen ez dela egiaztatzeko, aurkeztu behar da:
- Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak emandako klase pasiboetako ziurtagiri negatiboa.
Klase pasiboetako ziurtagiri negatiboa Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren egoitza elektronikoan eskura daiteke, era elektronikoan.
-
Kargu publikoen katalogoan azaltzea
Kargu publikoen katalogoak izaera eratzailea izango du eta beharrezkoa izango da kargu publikoa katalogoan azaltzea legea aplikatu ahal izateko (1/2014 LEGEA, ekainaren 26koa, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituena)
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Hilabetea, kargu publikoa utzi denetik