Kalitate-politika
EJIE erakundeak kudeaketa-sistema bat abiarazteko eta eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen du, honako helburu hauek bete nahian:
Aplika daitezkeen baldintzak bete
Zerbitzuei aplika dakizkiekeen baldintzak betetzen direla ziurtatzea, erakunde bezeroen beharrak eta igurikimenak nahiz arau- edo erregelamendu-eskakizunak barne, eta berrikuntza integratzea, erakunde-estrategiarekin bat datorren balioa sortzeko bide gisa.
- Bezeroekin adostutako zerbitzu-mailen % 100ekora iritsi.
- Aurreko hiru urteetako emaitzen eta aldakortasunaren arabera eta estrategia- eta negozio-beharren arabera zehaztutako erakunde bezeroen asetasun-mailara iritsi edo hori gainditu.
- Emaitzen jardueraren eta aldakortasunaren arabera, eta estrategia- eta negozio-beharren arabera zehaztutako prozesuen helburu-betetze maila altura iritsi edo hori mantendu.
Kudeaketa-sistema etengabe hobetu
Kudeaketa-sistemako prozesuen etengabeko hobekuntza ziurtatzea, haien heldutasuna eta espero diren emaitzak sortzeko gaitasuna handituz, eta berrikuntzaren sistematika ideiak soluzio bihurtzeko motor gisa txertatuz, EJIEk emandako zerbitzuetan egokitzeko eta bikaintzeko gaitasuna handituz.
- Hobekuntza garbiko indize altua mantendu, prozesuen eraginkortasuna etengabe hobetuz eta hobetzen diren emaitzek okerrera egiten duten funtsezko adierazleen ehunekoa gaindituz.
- Aurreko hiru urteetako ebaluazioaren eta aldakortasunaren arabera eta estrategia- eta negozio-beharren arabera zehaztutako prozesuen heldutasun-maila altura iritsi edo hori mantendu.
- Ebaluatutako soluzio teknologikoen aplikazio praktikoa mantentzea edo areagotzea, erakundearen behar estrategiko eta operatiboekin bat datorrela ziurtatuz.
Egiaztagiriak eta aitortzak
Egiaztagiriak eta aitortzak. Esteka