Argitaratzea data-mota: 2013/03/19

JAVIER AGIRRE IZENDATU DUTE IHOBE INGURUMEN JARDUKETARAKO SOZIETATE PUBLIKOKO ZUZENDARI

Ingurumen eta Lurralde Plangintza Sailaren mendeko erakundea da Ihobe

null

Javier Agirre Orcajo izango da aurrerantzean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Plangintza Sailaren mendeko IHOBE Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoko zuzendaria. Agirre geologoa da eta ingurumen ingeniaritzako master bat ere badu egina. Egun 50 urte ditu, ezkonduta dago eta alaba bat du. Orain artean URA Uraren Euskal Agentziako Bizkaiko baimenen eta emakiden arduraduna zen Agirre. Hain zuzen ere, Mendebaldeko Kantaurialdeko Arroen Bulegoan egiten zuen lan.

 Ihobeko zuzendari berriak 25 urteko eskarmentua du euskal administrazioan, ingurumen kudeaketako erantzukizun lanpostuetan aritu delarik denbora horretan guztian. Hondakinei buruzko hainbat lan argitaratu ditu Agirrek, eta ingurumen kudeaketako zenbait masterretan arduradun eta txostengilea ere izan da.

 Agirre Euskadiingurumen arloan Europako eskualdeen buruan kokatu duten hainbat ekimenetako partaide izan da azken urteotan. Prestige petrolio-ontzia hondoratzeak eragindako krisia kudeatzen egin zuen lanari esker, adibidez, petroliotik eratorritako 20.000 tona galipot edo txapapote inguru zuzen birziklatu ahal izan ziren.