44. Osasunaren alorreko Gobernu Onaren Kode bat lantzea.

Ekintza Bukatuta
IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Gobernu Onaren Kode bat landu nahi izan da euskal osasunaren maila guztietako arduradunentzat (politikariak, elkargoko organoetako kideak, kudeatzaileak eta profesionalak), horren bitartez balioetan (etikoak, profesionalak eta zerbitzu publikokoak) oinarritutako osasun-sistema publikoa lortzeko. Hauek dira lortu nahi den osasun-sistemaren ezaugarriak: gaixoetan oinarritutakoa, kalitate altukoa, eraginkorra eta interes-gatazka eta -urradurei eraginkorki aurre hartzeko gai dena.

Kode hori egiteko, osasun-zerbitzu publikoen gobernantzaren alorrean beste osasun-sistema batzuetan ikusitako esperientzia eta praktika onak aztertu dituzte, eta Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzuaren gobernuan aplikagarriak direnetan oinarritu dira.

Horrela, euskal osasun publikorako gobernu onaren kode bat ondu dute. Kode horrek alderdi hauek bultzatzen ditu, besteak beste:

  •   gizarte zibilak eta langileek osasun-erakundeen gobernuan parte hartzea
  •   profesionaltasuna aintzat hartzea zuzendaritzako postuak erabakitzeko garaian
  •   publikotasuna eta gardentasuna nagusi izatea osasun-erakunde guztietako erabaki garrantzitsuetan
  •   kudeatzaile publikoen artean ager daitezkeen interes-gatazkak hauteman eta zehaztea

Hain zuzen ere, horretarako sortu zen Adituen Batzordea, Kodea lantzeaz arduratu dena.

Aurrekariak

Osasun eta Kontsumo sailburuak kezka agertu zuen Eusko Legebiltzarreko Osasun eta Kontsumo Batzordearen aurreko agerraldian, IX. Legegintzaldian bere sailak garatu beharreko programa azaldu zuenean; izan ere, baliabide publikoen kudeaketan gobernantzaren gaia edo “gobernu ona” konplexua izan ohi da beti.

Osasunaren alorrean gobernu ona lortzeak erabakiak hartzeko egiturak aldatzea eskatzen du, baita horiek demokratikoagoak, parte-hartze handiagokoak eta askoz ere gardenagoak bihurtzeko kontuak ematea ere. Halaber, beharrezkoa da etika publikoko irizpideak ezartzea, interes-gatazkak saihesteko. Gobernu onaren kodeak sartzea, eta horiek gainbegiratu zein ezagutaraztea ohikoa da dagoeneko enpresa handi gehienetan. Osasun publikoak ere behar ditu horrelako kodeak.

Saila

Osasuna; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

Osasun eta Kontsumo Saila.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Kalitate eta adostasun sozial, politiko eta teknikorik altuena lortzera bidean, Gobernu Onaren Kodea lantzeko lanak irekita egon dira Kodean jasotako helburuak lortze aldera beren ekarpena egin nahi dieten instituzio, erakunde eta pertsona ospetsuentzat. Horregatik guztiagatik, erakunde eta gizabanako guztiak (elkargo profesionalak, sozietate zientifikoak, gaixo-erakundeak, sindikatuak, enpresaburu-elkarteak, akademikoak, eta abar) gonbidatu zituzten Batzordearen lanari beren iruzkinak eta proposamenak egitera. Horretarako, partaidetza-proposamen berri bat egin zen IREKIAn, Batzordeak lanaren jarraikako zirriborroak irakurgai jartzen zituen bitartean, jendaurreko kontsultarako edota, esan bezala, iruzkinak eta ekarpenak jasotzeko.

Eraginak

Horretarako eratu zen aholkularitza batzordeak  “Euskal Osasun Publikoko Gobernu Onaren Kodeari Buruzko Aholkularitza Kontseiluaren Gomendioak” dokumentua eman zion Osasun eta Kontsumo Sailari eta dokumentu hori Eusko Legebiltzarrak onartu zuen 2011ko martxoan. Ordutik aurrera, alde betik, gomendio horiek zabaldu dira osasun arloko talde desberdinen artean eta, beste aldetik, dokumentuaren edukiak garatu dira, balio etiko,  profesional eta zerbitzu publikokoetan oinarritutako osasun sistema publikoa lortzen laguntzeko asmoz.

Erakunde harremanetan eragina

Elkargo profesionalak, sozietate zientifikoak, gaixo-elkarteak, sindikatuak, enpresaburu-elkarteak, eta akademikoak.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2010/2012.
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diseinu-aldia.2010/01/012011/05/01Bukatuta
Garapen-aldia.2011/05/012012/06/01Bukatuta
Amaitutako jarduera.2012/06/012012/06/30Bukatuta
EBALUAZIOA

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2013/01/01
Azken aldaketa: 2016/10/05