Bizigune kontratua berritzea eta amaitzea

Zure gozamen-kontratua amaitu baino 12 hilabete lehenago, Alokabide zurekin harremanetan jarriko da jakiteko zure kontratua 6 urteko epe berri baterako berritzeko asmoa edo interesa duzun.

  • Interesa baduzu, unean indarrean dagoen araudian eta Bizigune programaren irizpide arautzaileetan oinarritutako berritze-proposamena helaraziko dizugu. Proposamena egokia iruditzen bazaizu, kontratu berria formalizatuko dugu, aurrekoa iraungi eta hurrengo egunean indarrean sartuko dena.
  • Berritzeko asmorik ez baduzu, zure etxebizitza itzultzeko behar diren izapideak eta kudeaketak egiten hasiko gara. Itzultze-prozesua konplexua da, eta hainbat jarduketa egin behar dira; batzuetan, hainbat hilabetez luzatzen dira jarduketa horiek. Honako hauek dira egin beharreko izapideak:
    1. Errentamenduan lagatzen amaitu ondoren zure etxebizitzaren jabetza berreskuratzeko behar diren jarduketak. Normalean, horrek berekin dakar zure etxebizitzan egun bizi den familiari etxebizitza berri bat bilatzea.
    2. Bisita teknikoa egitea, egiaztatzeko etxebizitza kontratuan hitzartutako baldintzetan dagoela. Hau da, egiaztatuko dugu erabilera- eta mantentze-egoera egokian dagoela, kontratuak iraun bitartean erabiltzeagatik egon daitekeen ohiko higadura salbu.
    3. Beharrezkoa bada, behar diren konponketak egingo dira, zure etxebizitza hitzartutako baldintza onenetan itzultzeko.

Prozesu osoan zehar, Alokabidek dagokizun hileroko errenta ordaintzen jarraituko dizu, benetan itzuli arte, edo bestela esanda, giltzak eta etxebizitza itzuli arte.

Alokabideko kontaktua Gezia eskuinerantz