Izki ibaia (21,7 Km)

Izki ibaia Arabako LH hego-ekialdean  dagoen Izki parke naturaletik dario. A-132 errepidetik ( Vitoria-Gasteiz-Estella) abiatuta Maestu herrian A-4124 errepidea hartukomdugo Korres herriraino.Hemendik, San Roman de Kanpezora doan errepidea jarratu Parkeko aprkalekura iritxiko gara gure ibilbideari hasiera emateko. Bidexka hau Itelazpirekin egindako hitzarmenaren barruan prestatu da.

 

Izki ibaia - Río Izki

 Ibilbidearen nondik norakoak

Izki ibaia Izkiko Parke Naturaletik igarotzen da, eta bertako 9.143 hektareek EAEko hirugarren parkerik zabalena osatzen dute.

Izkiko eremua baso-masa zabal bat da, hareazko lautada garrantzitsu batean gainean finkatua, Izki ibaiaren ibaiadarretakoerrekek zulatutako amildegi txikiek zeharkatzen dutena.

Hondarrezko lurra oso iragazkorra denez, akuiferoak euri-urez betetzen ditu. Horren ondorioz, haritz mota baten garapena biziki sustatzen du, zehazki (Quercus pyrenaicarena). Izan ere, zuhaitz mota ugari eta nabariena da lurralde hauetan.

Espezie hori Arabako beste eremu batzuetan dago, baina ez dago beste inon hainbesteko hedadurarik, ezta hain baldintza onetan.

Ameztia nagusi den naturgune interesgarri eta baliotsu honetan, honako hauek ere aurki ditzakegu: Pagoa, Erkametza, Haritza, Iñarlori, Arte, Karraska, Haltza, Lizarra, Hagina, ezpela, urkia eta makalak.

Parkeko lurraldea dreinatzen duten Izki ibai eta egoera ekologiko ona duten beste erreka batzuez gain, ura flora interesgarria duten putzu, zohikaztegi eta zingira txikietan dago, hala nola nenúfar zurian eta hainbat landare karniboroen barietateetan; bai eta anfibioen fauna aberatsa ere hala nola   baso-igel jauzkaría , apo lasterkarria eta  hegoaldeko apo pintatua eta hegaztiak, besteak beste, lezkari arrunta,  zanbuluka txikia eta lezka itzaltsua.

Basoak eta bere inguruneak hábitat egokia eskaintzen dute animalia eta hegazti espezie askorentzat, hala nola moko ertaina (Dendrocopos medius). Espezie horien presentziari buruzko azterlan berriek garrantzi handia eman diote iberiar testuinguruan.

Gainera, beste espezie batzuk ere aurki ditzakegu, hala nola saguzarrak, arrano beltza, sai zuria eta sai arrea bezelako beste espezie batzuk ere aurki ditzakegu. Azken horiek Izki mendiaren gailurretako kareharrizko ezpondak baliatzen dituzte habiak egiteko.

Bertan dauden espezieen artean, ibaiarekin zuzenki lotuta, bisoi europarra eta igaraba daude.

Jaitsi

Azken aldaketako data: