Erretzeari taldean utzi nahi diotenentzako online tailerra
Irailaren 23an, Osakidetzak taldeko esku-hartze bidezko tailer bat abian jarriko du online, erretzeari utzi nahi dioten pazienteentzat.
Pandemiaren une honetan, jakinik tabakoa COVID-19a larriago bihurtzen duen faktorea dela, beharrezko ikusten dugu erretzen duten pazienteei informazioa ematea eta jakinaraztea zer eskaintzen diegun, bereziki aurrez-aurrekoak ez diren jardueren bitartez.
Taldeko esku-hartzea online eskaintzean, osasun-zentroetan egiten dugun esku-hartzea plataforma digital batera eramaten dugu, eta horri esker, terapeutek eta pazienteek harreman birtuala denbora errealean izan dezakete.
Erretzeari uzteko prozesuan laguntzeko eta aholkua emateko modalitate berri honekin batera, beharrezkoa izanez gero, tratamendu farmakologikoa eman dezakegu, Osasun Sailak urtarrilaren 1etik diruz laguntzen baitu.
Anima zaitez! Egin pauso bat aurrera eta bete ezazu izena emateko orria botoi urdinean sakatuta!

Azken aldaketako data: