IRAGARKIA, 2025eko otsailaren 24koa, Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez argitara ematen den, lehia posible baten ondorioetarako, aldez aurreko administrazio-baimena eskatu dela Villabona, Ibarra eta Tolosako udal-mugarteetan Hernani I eta Hernani II parke eolikorako.

115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena), Hernani I eta Hernani II izeneko parke eolikorako aurkeztutako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera iragartzen da:

  • Eskatzailea: Premier Espf Ipaz Haizea S.L.
  • Tartean dauden udal-mugarteak: Villabona, Ibarra eta Tolosa (Gipuzkoa).
  • Haize-sorgailuen kopurua: 2.
  • Instalazioaren potentzia gordina: 9,98 MW.
  • Ukitutako azaleraren poligonalaren koordenatu geografikoak:

Hori guztia argitara ematen da, eta hogei eguneko epea ematen da, iragarki hau 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren aldizkarietan argitaratzen den azken egunetik zenbatzen hasita, parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek aipatutako dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren araberako lehia-eskabidea aurkeztu dezaten Gipuzkoako Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritzan izapidetze elektronikoaren plataformaren bidez.

Azken aldaketako data: