Ingurumen-kudeaketa
Eskolaren ingurumen-jasangarritasunaren arloko jarduerak gure jardueraren ondoriozko inpaktua kudeatzera bideratuta daude. Horregatik, lan hori gure Kalitatea Bermatzeko Barne Sisteman (SGIC) integratuta dago, 6.4 prozeduraren eta Eskolaren Ingurumen Politikaren bidez, eta horiek baliabideak murriztu, berrerabili eta birziklatzera bideratuta daude. Helburua da kontsumo arduratsua lortzea, hondakinak minimizatzeko eta gure hezkuntza-komunitate osoaren sentsibilizazio aktiboa sustatzeko, oinarrizko kontsumo-arauen eta gure ekintzen bidez.
Konpromiso horren adierazgarri, Eskola Vitoria-Gasteizko Udalaren Itun Berdearen Erkidegoaren parte da. Aitorpen horrek bermatzen du klima-inpaktua minimizatzen duen, ekonomia zirkularra sustatzen duen eta gure inguruneko ingurumen-erantzukizuna indartzen duen zentro-eredu baten aldeko apustua.
| MURRIZTU | |||||
|---|---|---|---|---|---|
| 2024/2025 | 2023/2024 | 2022/2023 | 2021/2022 | 2020/2021 | 2019/2020 |
| Bainuetako fluoreszenteen ordez, LED luminariak jarri dira, argiaren kontsumoa murrizteko. | C kalifikazioa duten eraikinen energia-ziurtagiria lortzea. Jaulkipen-data 2022/09/19koa da eta 2032/09/19ra arte balio du. Energia primarioaren kontsumoa 204 kWh/m² da urtean, eta CO2 emisioak 40 kgCO2/m² urtean. | Inprimagailu-aldaketa kontsumo guztiak murrizteko (% 96 energia gutxiago, % 92 CO2 gutxiago eta % 94 hondakin gutxiago) eta ozono gasik gabeko teknologia ekologikoa dakartenak. | Argiaren kontsumoa: argi guztiak led motakoak. Argiaren kontsumoa: mugimendu-zedula bat ipini da liburutegirako sarbidean (ezin izan zen ipini 10. eta 11. geletako pasilloan). |
||
| BERRERABILI | |||||
| 2024/2025 | 2023/2024 | 2022/2023 | 2021/2022 | 2020/2021 | 2019/2020 |
| Afrikako Adurza Elkartearentzat elikagaiak eta askotariko materiala biltzea. | Caritasentzako materiala biltzea bezalako ekintzak sendotu dira, ekonomia zirkularra sustatzeko eta alferrik ez galtzeko. | Hainbat material biltzea Caritasentzat, iazko ikasturtearen ildotik. Bulegoetatik kentzen diren altzari txikiak pertsonei eskaintzen zaizkie. |
Caritasentzako jostailuak, neguko arropak, eskolamateriala eta liburuak (ipuinak eta eleberriak) biltzea, jendaurrean eskerrak emanez bere webguneari. Eskolak Facebooken argitaratzen du. | Jostailuak eta neguko arropa biltzea Cáritas elkartearentzat (esker onak Facebook eta Instagram sare sozialen bidez). | Jostailu, manta eta edredoiak biltzea Cáritas elkartearentzat. Jendeari gortinak eskaintzea. Irabazi asmorik gabeko elkarteei altzari txikiak eskaintzea (Cáritas, Gurutze Gorria, Remar…). |
| BIRZIKLATU | |||||
| 2024/2025 | 2023/2024 | 2022/2023 | 2021/2022 | 2020/2021 | 2019/2020 |
| Barne-erabilerako koadernoak egitea, alde bakarretik inprimatutako orriak baliatuz. | Lankidetza Arabako ESIarekin, Txagorritxuko egoitzarekin, era guztietako materialen birziklapena etengabe kudeatzeko. | Aldaketa mota guztietako materialen birziklapena kudeatzeko moduan, Arabako ESIarekin lankidetzan (Txagorritxu egoitza). | Iraunkortasun eta Konpromiso Sozialeko Zuzendaritzarekin harremanetan jartzea, Gipuzkoako Campusean maskarak birziklatzeko bilketa abian jartzeari buruz. | Egoki birziklatzeari buruzko hitzaldia, Vitoria-Gasteizko Udalarekin lankidetzan. | |
| INFORMAZIOA ETA SENTSIBILIZAZIOA | |||||
| 2024/2025 | 2023/2024 | 2022/2023 | 2021/2022 | 2020/2021 | 2019/2020 |
| Zona WAO dokumentalaren proiekzioa. | Kontaktua Ekuadorrekin jarduera bat hasteko. | Medicus Mundi Arabarekin lankidetzan egindako zineforum zikloa. | Kartel berriak jartzea eta ikasleei mezu elektronikoa bidaltzea. | Ikasleei mezu elektronikoa bidaltzea BerrAktibatu + programari buruz. | |
| MUGIKORTASUNA | |||||
| 2024/2025 | 2023/2024 | 2022/2023 | 2021/2022 | 2020/2021 | 2019/2020 |
| Aparkalekuko plaza seinaleztatzea, mugikortasun urriko pertsonentzat. | Bizikleten aparkalekura sartzeko arrapala berria eta Mugikortasunaren Europako Asteari buruzko informazioa. | ||||
- EHUagenda: garapen jasangarrirako agenda
- Planeta Campusa plana (EHU)
- Jasangarritasunaren alorreko prestakuntza presentziala eta online unibertsitateko komunitatearentzat EHUtik
Azken aldaketako data:
